16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

218

ARANTZA OZAETA

Zehazgabeen bitartezko aipugin tza ez da “tribuna libre” gisako zerbait ere.

Esataria ez da bere kabuz edo autonomikoki ari tzen. Izan ere, beste norbaiti

–kristauari– eman nahi dio hi tza, haren hi tza jaso nahi du, zuzenean edo

oihar tzun bidez: “ba tzuec dioe...”, “aditu det”, “berria dabil”, “asco dira...”.

Hurbil tzen da, “mimesia” praktika tzen du, imitazioa, aho ts horiek presente

egiten ditu... Urlia, Sandia, Berendia... Horien guztien pen tsamendua, hi tzak

eta ikuspuntua ekar tzen duelako ustez egiten du. Baina... paradoxa dirudien

arren, azterketa arreta tsu batek besterik adierazten digu: alde batetik, i txurak

i txura, berbaldi ekarri horiek ez direla uste bezain polifonikoak; eta, bestetik,

indefinitu horiei esker manipulazioa irristatu daiteke.

Ohar bedi molde honetako berbaldiak beti direla berbaldi poten tzialak, birtualak,

asmatuak, sasi-berbaldiak... Zeren manipulazio ibilbide luze honetan,

zuzeneko aipuak dauden bezalaxe jasoak izan direla esango zaigu, eta horietatik

abiatuz sortu direla birtualak, poten tzialak... Hala, esanetatik hasi, eta esatariak

berak asmatuetara, inoiz esan ez direnetara, edota, are oraindik, esan beharrekoetara

jauzten da. Azken mota horretako aipuak ere bai-baititugu.

Jarraian ematen ditugu jokamoldearen urra tsak eta moduak.

a) Ez dago beste modu batera pen tsa tzerik edota esaterik:

[IV 184] “Zuc, nere Cristaua, iri tsi nai dezu, eguin dituzun becatuen barcacioa?

Gauza bearra da bada oec aitor tzea, edo confesa tzea. Au da zure siniste, edo

fedeac eracusten dizuna, eta besteric esatea da heregia deri tzan becatua, eta

debeca tzen du Elizac Excomicu nagusiarequin: Anathema sit (a).” (A 233)

[IV 185] “...eta esaten omen du: (...) esaten diezala bear bada: (...) Ah! Guraso

madaricatua, umeen becatuen estalquiña!... eta lo tsa guchirequin esaten bide

due: gu Jaungoicoarequico esconduac gaude. Au da heregia bat, bada ez da Jaungoicoaren,

eta Elizaren aurrean ezconzaric, Apaizaren, eta testigüen aurrean eguiten

dana baicic” (A 604)

b) Hurrengo adibideetan esandakoa bere horretan jasoa dela-edo adi tzera

ematen du:

[IV 186] “(...) esaten diozula: Urlia, picherdi txo bat ardo edan bear degu elcarrequin.

I tz goxoa dec ori, eran tzuten dio besteac.” (B 121)

[IV 187] “Ecusten dezu zure lagun urcoa edanean ya chit igaroa, ta osotoro

galduco dala convida tzen badezu, brinda tzen badiozu, ta alere esaten diozu vecino,

hermano, cuñado, ez dezu gaur nere convitea artu gabe echera bear, brindo cuñado,”

(C 555)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!