16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

tzea domestika tzeko eta isil tzeko estrategia bat baizik ez da. Herria isilaraztekoa.

Nabarmendu behar dugu corpusean erreferen tzia indefinitua duten berbaldi

ekarriek dimen tsio polifoniko eta dialogiko altua dutela. Gainerakoei

baino gehiago darie alderdi hori, zeren A barrutiko aipuek aldez aurretiko

adostasuna baitute beti. Horrexegatik diogu marka tzaile zehaztugabeak erabat

direla polifonikoak eta dialogikoak: besteen hi tzak eta berbaldiak ez ezik, bestelako

berbaldiak ekar tzeko erabili ohi dira. Are gehiago, bereizketa edo bestelakotasun

hori marka tzaileei esker eraiki tzen eta bidera tzen da, neurri batean.

Nolabait esateko, erreferen tzia zehaztugabe hauek dira denetan suber tsiboenak,

alden tzea edo bestelako iri tzia modu gordin eta gardenean marka tzen

baitute. Hona hemen, esandakoaren argigarri, zenbait adibide:

[IV 180] “Ba tzuec esaten due, au dotrinan galde tzean, ecusten duela beren

Jauna, edo ecusten duela Jesu-Cristo. Baña engaña tzen dira, (...) Beste ba tzuec

eranzuten oi due ecusten duela oguia, ta au gaistoagoa da.” (C 65)

[IV 181] “Eta esaten omen du: Au oraiñ ¿cer izango da guero?” (A 604)

[IV 182] “Esaten diezala bear bada: zaute zaute, guero ere elcarrequin vici

bear dezue!” (A 604)

[IV 183] “Esaten bide due: gu Jaungoicoarequico ezconduac gaude. ( ) Ez det

uste, inguru oetara zabaldu dala onelaco usanza i tsusiric; baña contuan ipin tzen

zaituet, engañatu e tzaitezten (h).” (A 604-605)

Mota horretako dudak eta eztabaidak jakin tsuen artean gertatuz gero (edo

adituen eta arituen artean), esatarariak horren berri ematen du, eta bere iri tzia

ere ager tzen du. Baina ez du bestearena ezaba tzen, isilarazten edo ordezka tzen.

Adibide horietan ikus daitekeenez, bi subjektu enun tzia tzaileak bereizita

ageri dira, zuzeneko berbaldia izan, zein zeharkakoa. Adibide horietan guztietan,

bestalde, ez dira bakarrik besteen hi tzak ekar tzen, ekar tzen dira, baita,

beste iri tzi edo abiaburu batzuk ere. Beste modu batera esanda: bi enun tziatzaileen

arteko alden tzea marka tzen du esatariak, distan tzia. Horrela bete tzen

da guztiz, Ducrot eta Bajtin autoreek polifoniaz diotena: polifonia ez da bakarrik

aniztasuna edo dialogismoa, baizik eta ikuspuntuen arteko bestelakotasun

eta kontrajarpena ere bai.

Baina ez dago jokamoldearen azterketa horra muga tzerik, interakzioaren

erlazio-moduaren karakterizazioan sakonago joan gaitezke. Interben tzio eta

manipulazio ugari eta sakonen gertaleku dira erreferen tzia zehaztugabeko berbaldi

erreferituak.

217

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!