16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Hori horrela da polifoniaren adiera stricto sensu hartuz gero (ikus Ducrot

eta Bajtin autoreen interpretazioa nozio horren inguruan, in Perrin 2004).

Are gehiago, enun tziatuaren muga-barrutietatik irteten ez bagara. Baina, berbaldi

luzeagoetan “distan tzia tze” edo “bestelako” izate hori ez da horren argia

eta agerikoa izaten, mailakoa edo graduzkoa baizik. Eta testuinguruak badu

zeresanik (ikus Recanati 1981: 45-46 eta Trognon 1986: 89-94).

Nolanahi ere, adierazpen zehaztugabe hauen balio polifonikoa oso altua

da, dexente altuagoa batez ere A barrutiko aipuekin erkatuz gero. Adibidez

esatearren:

“[IV 173] ¿Cer eguingo da onela dagoan aurrarequin? Ba tzuec dioe, ecin

batayatu ditequeala, ceren jayo ez da. Besteac dioe batayatu ditequeala, ceren

munduaren beguietara aguertu ezpada ere, Jaunaren aurrean sortua, eta jayoa

dagoan. Aingueruac jayoa deitu cion Jesu-Cristori Amaren sabelean cegoan demboran

ere: Quod enim in ea natum est, de Spiritu Sancto est (m). Beste ba tzuec

dioe, ecin jaquin dezaquegula, amaren sabelean dagoanari emandaco batayoac

balio duan, edo ez; eta orregatic eman bear zayola ura, sabelean badago ere, esaten

dirala i tzac guisa onetan: Batayoa ar tzeco gai bacera, nic bataya tzen zaitut zu Aitaren,

eta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean. Iri tzi onetacoa da Benedicto

amalaugarrena…” (A 66-67)

[IV 174] “S.Buenaventurac dio, beartua dagoala becataria Jaunagana biurtzera,

becatuan eror tzen danetic bereala, baita confesa tzera ere, garizumari ichedoten

egon gabe. Besteac dioe, dembora luzea dala aste bat igaro tzea becatuac,

besteac dioe illa bete, besteac lau, edo bost illabete. A tzenean beste ba tzuec dioe,

eguiaz Jaunagana biur tzen bada becataria confesa tzeco aguinteac estu tzen duanean,

ez dala izango zabarqueria larri, edo mortala bitarteco luzapena (d); Eta cer

nic esatea nai dezue, guizon jaquin tsuac onembeste iri tsi elcarren contracoac baditue?

Nic esan dezaquedana da, Escritura Santan Jaunac esaten diguna. Ez dezazula,

dio, egunetic egunera luzatu Jaunagana biur tzea...” (A 186)

Baina ikusi zer gu txi irauten duen B barrutian beregain edo autonomo

izate horrek:

[IV 175] “Ba tzuec esaten due, au dotrinan galde tzean, ecusten duela beren

Jauna, edo ecusten duela Jesu-Cristo. Baña engaña tzen dira, (...) Beste ba tzuec

eranzuten oi due ecusten duela oguia, ta au gaistoagoa da.” (C 65)

[IV 176] “Becatarien artean asco dira Confesioac berri tzeco premia estuan

vici diranac, baña lan oni equiteco bio tzic ez duenac. Nor oroitu, dioe, eguin dituan

becatu guciaz? Ezta ori nire buruaren tzat eguindaco lana. Ai tzaquia onequin...”

(A 150)

215

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!