16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

214

ARANTZA OZAETA

marka tzaileen distribuzioa. Hain zuzen, “ala” eta “bezala” ez dira B eta C barrutietan

ager tzen. “Dio(e)nez” hiruretan ager tzen den bitartean.

Esan daiteke badagoela sermoilariarengan arreta bat esataria identifikatzeko,

esatariaren arabera egiteko formulen distribuzioa, eta kontuz ari dela ez

nahasteko. Beharbada horregatik errepika tzen da aski sistematikoki formularen

bat edo beste: “ala dio Escritura Santac” + ZuBe. Ideologiaren ikuspuntutik,

formula horiek markatuko lituzkete errealitate eta egia bakarrak. Bada hor Hitzaren

edo hi tz onaren apropiazio sentimendu baten aztarna.

i) Erreferen tzia zehaztugabeak

Esana dugu jada ekoiztutako berbaldiaren eta ekarriaren artean beti ere

nolabaiteko jauzi bat dagoela. Esan dugu, orobat, harreman hori ez dela uste

bezain gardena eta errugabea, subjektuen arteko erlazio-moduak baitaude

beti tartean. Zein ote da elementu indefinituen interakzio-eragina gure corpuseko

testuetan? Ohar, fenomeno hau ere dela medio, manipulazio arriskua

erreala dela.

Lehen egiaztapena zera da: adibide ugari dago gure testuetan zehaztugabeekin.

Baina hori esan eta beste konstatazio bat ere eran tsi behar dugu:

ugaritasun hori ez da “indiskriminatua”. Kontrara, bereiztu ditugun barruti

horietako batera lerra tzen da, B barrutira esklusiboki. Beste hi tzetan

esanda, hizkun tza elementuek presen tzia desberdina dute enun tziaziobarrutien

arabera.

Horrela bada, berehala ohartuko gara barruti jakin batera lerra tze horrek

baduela balio bat. Izan ere, beste ba tzuek esan dutenaz informazioa emateaz

gain, nolabaiteko balio “modala” ere berega tzen dute. Erreferen tzia zehaztugabeko

berbaldi ekarria ere, ikusten ari garen beste fenomenoak bezala, interakzio-faktore

da.

Bildu behar dugu orain fun tsezko dimen tsio bat aztergai ditugun adierazpen

zehaztugabeen elkarreragina azter tzeko, bai eta elkarreragin horren

nondik norakoa uler tzeko ere. Dialogismo dimen tsioaz ari gara, oro har, baina

bereziki polifonia dimen tsio eta balioaz. Berbaldi ekarri orotan, dakigunez,

enun tzia tzaile bikoiztua dugu, bi enun tzia tzaile, alegia. Kontua da jakin

behar dela zein den bi enun tzia tzaile horien arteko erlazio-modua. Elementu

bat polifonikoa dela esateak, bere adiera her tsian, esan nahi du bi enun tziatzaile

horiek kantitatez ez ezik ikuspuntuz edo iri tziz ere elkarrekiko bestelakoak

direla. Hau da, prin tzipioz, ez datozela bat, edota, gu txienez, beregainak

direla.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!