16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

B taldeak, kristau eta fededunenak, nolako konfigurazioa du tartekiari dagokionez?

Talde honetako aipuetan, noizean behin, baina oso gu txitan, adi tza

tarteki posizioan ager tzen da. Posizio hori beti ere “dio” adi tzak bete tzen du.

Ohikoa zen latinez “ait”, “inquit” adi tzekin gauza bera egitea. Nolanahi ere,

tarteki gisa jarrita ere, inolaz ere hiru elementu baino gehiagoren ostean.

Beste aipu-harrobian, A mul tzokoan, kontara, zein erraz eta ugaritan

ager tzen den adi tza posizio parentetikoan. Eta, berriz diogu, adi tzaren kokagunearen

auzia ez da erretorika edo erritmo kontua soilik, bidebatez izango

den arren.

e) Sarrera-adi tzen ispilu-jokoa

Ispilu-jokoa erabili dugu izenda tzeko esatezko adi tzaren ezker-eskumatara

segmentu bera errepika tzea. Joko hau, alde batetik, zuzeneko berbaldietan da

ohikoena; beste alde batetik, abiaburuko berbaldian ez dago errepikapenik.

Fenomeno honek badu zerikusirik aurrekoarekin, hau da, adi tzak enuntziatuan

har tzen duen posizioarekin. Batetik, tartekiaren egitura den modukoa

izanik, erraztu egiten du segmentu baten bi alboetako errepikapena. Erraztasun

hori handiagoa da adi tzak balio marka tzaile hu tsa edo fatikoa badu (Blanche-Benveniste

1988, in Claquin 1993) Kasu horietan, ederki ezkon tzen dira

bi fenomenoak, ho ts, adi tzaren tarteki posizioa eta ispilu-jokoa. Are gehiago,

segmentu bat errepika tzeak baieztatu eta sendotu egiten ditu ikuspuntuen

erreziprozitatea eta konplizitatea. Kide bihur tzen ditu.

Errepika tzeak, orobat, indartu egiten du adierazkortasuna. Gehiago oraindik

elementu apelatiboak lagun baditu. Enun tziazio-markoa eta, horrenbestez,

ilokuzio-egin tza, markatu eta goraipatu dezake errepikapenak. Bistan denez,

jokamolde hori ondo dago norberaren mesederako bada. Baina kalterako

ere izan daiteke. Autoreak ez dio estrategiari izkin egiten bere onerako bada,

eta, horrela, behin eta berriro atera tzen da aipuen iturburua Elizaren doktrinaren

baitakoa bada. Inoiz ere ez, ostera, hortik kanpo. Eta izan du okasiorik;

esate baterako, jarraian datorren adibidean, baldin tza erretoriko guztiak alde

izan arren, ez du segmeturik errepika tzen (* Nor oroitu, dioe, nor oroitu...).

Noski, badakigu zein barrutitakoa den aho ts horren jabea:

[IV 172] “Becatarien artean asco dira Confesioac berri tzeko premia estuan

vici diranac, baña lan oni equiteco bio tzic ez duenac. Nor oroitu, dioe, eguin dituan

becatu guciaz? Ezta ori nire buruaren tzat eguindaco lana. Ai tzaquia onequin..

(A 150)

211

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!