16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

208

ARANTZA OZAETA

Latinezko aipuak, ez gu txitan, testu-pusketa gisa ekar tzen dira, aipu “mutilatuak”

bailiran, bere horretan zen tzurik gabeak. Nola liteke hori? Aipuak,

horrela jokatuta, esaten du esatariak esanarazten diona. Hona hemen zenbait

enun tziatu-pusketa: “Ad agonem” (A 73); “Fame pereo” (A 224); “Vestem nuptialem”

(A 38); “Si scires domum (sic) Dei!” (A 31); “Si scires donum Dei!”

(A 39-40); “Si scires donum Dei!” (A 23); “Fons aquae salientis in vitam aeternam”.

(A 41); “Unde hoc mihi?” (A 50) Unde hoc? (A 51). Ikus adibideak:

[IV 170] “Ay! eta baciñaqui ceñ miragarria dan doai au! Si scires donum Dei!

Doai onec animan sar tzen dan unean bertan eguiten du gizona Jaungoicoaren

beraren seme, …” (A 33)

Eta jarraian, (A 35):

[IV 171] “Baciñaqui, Cristaua, ceñ andi, ta miragarria dan animaco graciaren

doaya! Si scires donum Dei! Au da doai bat, …”

Egia esan, bedera tziurreneko i tzaldiak –bedera tziak!– josita daude gisa honetako

testu zatiekin. Ikus, orobat, aipua-iruzkinaz esango dena.

Aipuak testua ↔ memoria, eta alderan tzizko ibilbidea egiten du. Arestiko

kasuetan ager tzen den interakzioak balioko luke aipua “ekar tzea” eta aipua

“gogora tzea” lo tzeko. Horrela bada, “ekar tzea” = “gogora tzea”, bi-biak baliokideak

gerta tzen dira. Horra hor sugestioak gora egiteko bidea. Fededunek

testu horiek ezagu tzen zituzten askotan en tzuteagatik, eta aipu-pusketekin

lelo moduko efektua lortuz, errazago ekar zitezkeen gogora lehenagotik entzunda

zeudenak.

Aipuen fun tzioez ari garela, nabarmen da aipuek fun tzio eta estatutu desberdina

dutela, beti ere, barrutiaren arabera. Aski da aipuaren markoa aztertzea,

alderdi linguistikoan azaldu dugunez: sarrera-adi tzak, koka tzeak, markatzaileen

balioa... Horiek horrela, aipua iruzkinarekin lotuta dago eta iruzkin

asko aipuaren alde ekarrita daude, aipua bera justifika tzeko, edukiaren hedatze

edo amplificatio gisa, hain zuzen. Gainera, aipuaren sorburu-testua A barrutikoa

izanez gero, askotan justifikazioa elkar tzen zaio: “Orregatic...”

“Orra...” eta abar. Dena dela, “aipua-iruzkina” estrategia propio jorratuko

dugu geroago, interpretazio eta exegesi bide ere badenez gero aipu ekar tze

atergabe hau.

Orain, zeharkako aipuari dagokionez, esan behar da ZeBe-k ere nolabaiteko

“mimesia” ager tzen duela, nahiz eta, lehen begiratu batean, subjektiboa-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!