Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia
Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia
Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

beren Salva tzailleagandic, eta galdu dira. Omnes declinaverunt, simul inutiles facti

sunt.” (B 248)

Kasuistika asko dago. Ondokoak, esaterako, zen tsura tzen du edukia, aipuari

erotismo ku tsua kenduz (“Unica est columba mea: perfecta mea”) santitate

eta graziarekin ordezka tzeko bere iruzkinean (“au bacarric santidadez,

graciaz, doayez ta virtutez osotoro betea”:

[V 164] “Ecin konta al dira nere servi tzari oec guciac, dio Jaunac. Adolescentularum

non est numerus; baña au bacarric da nere ederra, dio aur onegatic; au

bacarric santidadez, graciaz, doayez ta virtutez osotoro betea. Unica est columba

mea: perfecta mea (i)” (C 89) 41

A barrutia edo ortodoxiaren barrutia, esan dugunez, latinez min tzo da eta,

ukituak ukitu, erreferen tzia bidez seinala tzen da. B barrutia euskaraz ari da

beti eta ez da iturririk aipa tzen. Aipatuz gero ere, beheko ezkutariaren kasuan

bezala [IV 168], lauso egiten da:

[V 165] “Jauna, esango due: eztaquit confesio generalean bear adiña esan

nuan, edo ez: eztaquit onelaco, edo alaco becatu adi tzera eman nuan, edo ez, bear

bezala. Atozea: e tzenduan orduan esan, ciñaquin, eta ezagu tzen cenduan guztia?”

(A 141)

[V 166] “Jauna, esango didazu: eta cer eguingo det nic. Jaunaren dei, eta

borondatea ezagu tzeco.” (A 595)

[V 167] “Esaten bide due: gu Jaungoicoarequico ezconduac gaude. ( ) Ez det

uste, inguru oetara zabaldu dala onelaco usanza i tsusiric; baña contuan ipin tzen

zaituet, engañatu e tzaitezten (h).” (A 604-605)

[V 168] Jaquizu, asco ezcutari dirala nescach erguelac losenchaquin cuturtzen

dituenac becatura, eta nai duena eguiñ ondoan, igues eguiten due, esaten

duela isecaz: Pú quira tsa dacar. Sarritan guerta tzen da au…” (A 599-600)

[V 169] “Ecusten dezu zure auzo, aide, edo adisquidea on dan adiña, edo

gueyago cargatua, eta asi tzen za tzaizca berriro edateco bidea ematen, esaten diozula:

Urlia, picherdicho bat ardo edan bear degu elcarrequin. I tz gozoa dec ori,

eran tzuten dio besteac” (B 121)

41 Adibide gehiago ere jar litezke. Errepikapena gerta daiteke hala sermoi berean nola ale

desberdinean. (ikus aipu bera errepikaturik: A 124; A 127; A 134. Eta: A 20; A 30. Baita A 24;

A 30. Eta A 38 eta I.38).

207