16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

ikuspuntuari eusten diotenak. Prin tzipioz, berez, aho ts ezberditasuna edo polifonia

erabatekoa li tzateke (Authier 1978: 51). Nolanahi ere den, errealitate

enun tziatibo-diskur tsiboa bestelakoa da. Aipa tze-egin tza ez da kopiatu eta

eran tsi, copy and paste gisako ekin tza sinple eta errugabea. Kontrara, azpimarratu

eta ber-ezarri gisako operazio da. Halatan, koordinazio sintaktikoak

mendekotasun sakonagoa izkuta tzen du, eta subjektuen arteko elkarreraginak

mami tzen dira bertan.

Edozein aipa tzek, eta zuzenekoak ere bai noski, dakarren lehen manipulazioa

genealogiarena eta sorkun tzarena da. Eta horrek badu bere konnotazioa.

Ikus dezagun zein den A barrutiko aipuen harrobia: Biblia, Patristika, Elizaren

gurasoak, kon tzilioak –bereziki Trento– ; santu-santak –S. Agustin nagusiki–;

teologoak, oro har, eta bereziki Santo Tomas... Horrelako aipuak egitean,

iturri bibliografikoa ere zehazten da. Argi dago esatariak testu zati

ida tziak maneia tzen dituela eta eskura dituela. Orobat tradizio luze bat dago

enun tziazioaren iturburuan berau legitima tzen. Sermoilariak, jakina denez,

“eskura” izaten zuen holako aipu-zerrenda edo aipu-biltegi bat, “Thesaurus”

bat. Horregatik aipu berberak errepika tzen dira autoretik autorera. Gure sermoilariak

ez zuen Biblia bere liburutegian, orduko ohitura horrelakoxea zen.

Baina Calmet-a erabil tzen zuen, eta ez zuen Bibliaren “beharrik”.

B barrutiko aipuei dagokinez (doxa, herritarren aho tsak), ez dute euskarri

ida tzizkorik. En tzundako gauzak dira, esatariak berak jasotakoak, bere horretan

edo... asmatuak, imitatuak, sasi-aipuak. Hau da, sermoilari indibidualaren

eskura daude. Horrelako aipuak ez dira sermoilari batetik bestera errepikatzen.

C barrutia den bezanbatean, ez dago zuzeneko aipurik: C barrutia ez da

aipu gisa inoiz ere ekar tzen.

Zuzeneko aipuak, esan dugunez, fideltasunez jokatu behar du, eta, beraz,

baliokide izango li tzateke kopiarena, edo ia erabateko “mimesiarena”. Modu

honetan, konfidan tza osoaren pragmatikaren biho tzean koka tzen da zuzeneko

aipua. Nolanahi ere den, sermoiaren esatariak egiten du esku-har tzerik aipuan:

“ukituak”, gehi tzeak, egoki tzapenak... Esku-har tze horiek, jakina, euskarazko

testuek jasaten dituzte, inoiz ere ez latinezkoek. Eta hain da horrela,

gerta daitekeela latinezko testu berak bi i tzulpen edo egoki tze desberdin izatea,

berbaldiaren zirkunstan tzien arabera. Ekar di tzagun adibide ba tzuk

konparagarri:

[IV 158] “Asmo au aguertu zuan S. Pauloc, esan zuanean ¿Cerc galeracico

ote dit niri Jesus onaren onguinai, eta amorioa? Quis nos separabit á charitate

Christi? ¿Cerc galeracico dit niri Jesus onaren onguinai, eta amorioa? (A 124)

205

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!