16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Zer esan marka zehazgabe horien erreferen tzia-modua dela-eta? (ho ts, gisa

honetako oposizio batean agertuko li tzatekeena: “Santo Tomasek dio…” vs

“Teologo batek dio…”. Zein ere den bi formulen arteko desberdintasuna

(azalpen erreferen tzialista, zein enun tziaziozkoa) ondorio bazuk atera daitezke

(Ducrot 1970: 91-111) eta gure tzat garran tzi tsuena, hona: indefinituen bidezko

enun tziazio-ezkuta tzeak, balio orokor eta tipikoak egiteko aukera ematen

du.

Darabilgun planteamenduan eta azter tze-moduan, haatik, uste dugu iturri

zeha tzak eta zehaztugabeak emateak baduela beste arrazoi-iturri bat ere:

jokabide honen gakoa eta esanahi nagusia, berriz ere, hizkun tza arrastoen distribuzioan

eta konfigurazioan aurkitu behar dela uste dugu. Hain zuzen ere,

enun tziazio-eszenaren antolamenduan eta barrutien osaeran, barruti horiek

bereizteko premian. Eginkizun horretan pertinen tzia osoagoa du zehaztugabeen

auziak ere.

4.2.5. BERBALDI EKARRIA: INTERAKZIO-INFORMAZIOA

Behin BEren adierazle linguistikoak aztertuta, ondorengo orrialdeetan

adierazle horien interakzio-balioak aztertuko ditugu.

a) Kopurua

Lehenbiziko konstatazioa horixe da. Irakurleak berehala an tzematen du

aipu ugaritasuna edo puztutasuna; “inflazioa”z ere hi tz egin dugu. Zer interpretazio

egin horretaz? Zein da ugaltasun horren elkarreragin-balioa?

BE ugaritasuna ez da zorizko fenomenoa. Ez da, ezta ere, estilo edo hautatze

indibidual baten ondorio, ez eta erretorika batena ere. Ugaritasuna ez da

esatariaren banitate edo harrokeriagatik egiten, eta ez da inondik halako tzat

hartu behar. Sermoilariak ez darabil BE jakin tza plantak egiteko, behinola

Montaigne autoreak bezala. Esataria ez da exhibizionista. Izan ere, kopuru eta

ugaltasun horren azpian beste lege batek agin tzen baitu, geroago ikusiko dugunez.

Arrazoi sakona zera genuke: sermoia den “makinak” ezin du, ezin duenez,

aipurik gabe fun tzionatu.

Beraz, argi izan behar dugu aipuen auzia ez dagoela esatariaren izakerarekin

edo formazioarekin ezkonduta, soilik behin tzat. Esatariari enun tziazioeszenan

dagokion posizioarekin baizik. Horrela bada, BEren presen tzia zabala

oro har, eta aipuena bereziki, beste talaia batetik interpretatu behar dela uste

203

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!