16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

202

ARANTZA OZAETA

Arestikoaren ildotik, besteren berbaldia ekar tzeko moduak ugariak dira.

Esaterako, [IV 153] adibideko “Jauna...” horrek zerbait du gordean: “esaten zuen

batek”-edo. Aldiz, [IV 154] adibideak esplizitatu egiten du adi tza, “dio besteak”:

[IV 153] “Au da gogortasun izugarria. Jauna, egun guchi izan cezaquean.

Atocea, ta arimarequin bacegoan?” (B 118)

[IV 154] “Igoal au berez usura da. Jauna, ez nuan nic artoric sal tzeco asmoric

S. Juan alderaño. Ongui: ori eguia bada, (...). Jauna, dio besteac, eguia aitortu nai

det; ez nuan asmoric S. Juan artean artoa gorde tzeco, baña precio andiaren zaleac

escaerazo cidan guerocoa.” (B 189)

Orobat, indefinituen mul tzo honetan sartu behar dira errefrauak eta esaera

zaharrak ere. Ale gu txi da gure corpusean. Jakin tza konpartitua eta iturri

orokorra adierazi ohi du paremiologiak:

[IV 155] “Esana dago: ecusten ez duan beguiac negarric ez” (A 26)

[IV 156] “Esana dago: Anz azturac obiraño (i)” (B 147)

Ohar, [IV 156] adibideak (i) oharra jar tzen duela, baina ez dakar erreferentzia

oharrik sermoi ostean, hala beharko bazuen ere.

Laburbilduz, mul tzo honetan bildu daitezkeen mekanismoek aipa tzemoduaren

arlo berezi bat osa tzen dute. Berriz ere Maingeneau autoreak (2004,

bereziki 112-113) “partizitazio” deri tzon aipa tze erregimen berezi hori dugu.

Erregimen hau, horrenbestez, bereziki garran tzi tsua zaigu sermoietako aipa tze

modua eta eredua uler tzeko.

Galde dezakegu orain: zein ezaugarri dute erreferen tzia zehaztugabez

markatutako berbaldi ekarriek? Asko eta asko dira horrelako hetereogeneotasun

adierazleak. Zer azalpen eman “aho ts iturri” zehazgabe horiei? Ze fun tzio

lukete zehazgabeek?

Esango dugu ziplo: indefinituak, gu txi ba tzuk izan ezik, ez dira benetakoak;

asko edo gehienak asmatuak eta poten tzialak dira, esatariak berak sortuak.

Badira kon tzesio i txurak egiten dituzten adibideak, benetan esanak izan

balira bezala: “Baten batek esango du/esango duzu...”. Hala ere, esatariak horrelakoak

solaskideari eta haren diskur tsoari aurrea har tzeko balia tzen ditu.

Formula horien bidez markatutako berbaldi ekarriak zuzenekoak zein zeharkakoak

izan daitezke. Zuzenekoak izanez gero, kur tsibaz markatuta agertzen

dira askotan. Ez beti, ordea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!