16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

“(...) adierazkizunari buruzko modalizazioa, norbaiti edo norbere buruari

erreferituriko esames, berri edo jakintasun gisa emanez, baieztapen ziur, frogatu

edo borobilaren ordez. Balioztapenaren autoritatea, honakoan, albiste, en tzute

edo jakitearen mugaketan koka tzen da.” Agirre (1991: 892)

Omen eta bide partikulek balio epistemikoaz gain balio ebiden tziala ere

badute: alegia, iturri zehaztugabeak markatu egiten baitute (B 184); (B 188).

Iturri zehaztugabeetan, ikusitakoaz gainera, badira beste adierazpen batzuk

ere: a) “jauna, esan cidan batec... “; b) “esaten badiozu erosleari …”:

[IV 148] “Jauna, esaten cidan batec…” (A 147)

[IV 149] “Emendic ez da ascó asmo erdi, edo laurdena sor tzea, esaten dezula:

nai nuque, al banu, u tzico balit paquean: aleguiña eguingo det.” (A 202)

Formula ba tzuetan “zu” per tsona izenordea azal tzen da adi tzean. Alabaina

“zu” horrek ez du balio deiktorik, esataria ez zaio ari aurrean dagoenari, edozeini

baizik, jeneralizazioa egiteko modu bat da (Amossy 2002: 45).

Ondoko adibideetan ez da esatezko adi tzik ager tzen, ez eta iturriaren gaineko

erreferen tziarik ere; hala ere, aipua dela sala tzen dute beste elementu

ba tzuek: kur tsibak, deikari edo apelatibo baten presen tziak, osagai deiktikoen

presen tziak, prosodiak agian… Edozelan ere, balio orokor tzailea nabari zaie

enun tziatu hauei:

[IV 150] “Cer da, nere Cristauac, gaurco egunean alde gucietatic datorquigun

berri negargarri au, esaten diguna: Aituaz dijoaz Cristauac: aldeguin due alde

aldean guciac beren Salva tzalleagandic, eta galdu dira. Omnes declinaverunt, simul

inutiles facti sunt”. (B 248)

[IV 151] “Ecin sinistu det emen guerta tzen dirala onelaco modu i tsusiac,

baña asco berri txar aditu dira azqueneco dembora oetan, eta beldur naiz, cer edo

cer guertatuco zala.” (B 191)

Hurrengo adibidetan ikus daitekeenez, ez da sarrera-adi tzik ager tzen BE

sar tzeko; halaz ere inplizituki honelako zerbait adieraziko li tzateke: “esatea”,

“esaten dezula” , “Batec esaten duala...”:

[IV 152] “Bigarren lazoa: nic eguiñ nuan gauza i tsusi ura, baña ez nuan nai

becatu eguitea, ta ez det cer confesaturic. Atocea, e tziñan cere nayez…

Irugarren lazoa: Gauza i tsusi oec eguiñ nituanean chiquichoa nin tzan, ¿cer

nequian nic…? Atocea…” (C 527-529)

201

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!