16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

edo erreferente mota dagokion bakoi tzari. Ondoko adibideetan ere ikus dezakegu

iluntasun hori:

a) Hala dio San Agustinek: “amor meus, pondus meum”

b) San Agustinek esan bezala: “amor meus, pondus meum”.

Zera esan daiteke, ala eta bezala kategoria berekoak direla: izen segmentuak

ordezka tzeko gaitasuna erakusten dute, ZuBe balioa eran tsiz. Edozein

modutan, BEZALA-k bere balio erlatiboari eta subordina tzaileari eusten dio,

eta ALA-k ez, ostera. Arrazoi horregatik, ALA/HONELA-k egituretan

beregana tzen duen nukleotasuna, mendeko bilaka tzen da BEZALA jarriz, eta

alderan tziz. BEZALA-ri fun tzio erlatiboa errepara dakioke:

a) Adibidean nukleoa zera da: “Ala dio San Agustinek”; b) adibidean,

ostera, “ amor meus, pondus meum” da.

Gauzak horrela, BEZALA-k balio relatiboa eta subordina tzailea du; eta

traspositore rola. Horrelakorik ez du ALA-k: ALA-rekin nukleo den segmentua,

BEZALA-rekin mendeko segmento bilaka tzen da.

Eta gurera etorriz eta laburbilduz:

– “dio(e)nez”: forma ez-markatua da; beraz, edozein barrutitan ager tzen da;

– “ala” eta “bezala” forma markatuak dira, bereziki “ala”, erabat delako A

barrutikoa. “Bezala” kasu baten bakarrik ager tzen da C barrutian. Ikus

adibidea ere:

[IV 142] “Jauna ongui dago ori gucia, baña esan bequit, Apaizac gora jasoric

eracusten duanean, cer ecusten degun. Ba tzuec esaten due, au dotrinan galdetzean,

ecusten duela beren Jauna, edo ecusten duela Jesu-Cristo. Baña engaña tzen

dira, Jesu-Cristo alabaña gorderic, ta ezcutaturic arqui tzen da (...). Beste ba tzuec

eran tzuten oi dute ecusten duela oguia, ta au gaistoago da. Au da alabaña nolere

bait uste izatea ostia Consagratuan oraindic badala oguia, Luteroc esaten zuan

bezala.” (C 65)

B barrutian oso gu txi ager tzen da bezala, eta esamolde lexikalizatuetan:

[IV 143] “Esan oi dan bezala” (B 211); (C 362)

Eta aldiz ugari dira A barrutikoak:

[IV 144] “Sacramentu oec dira zazpi, fedeac eracusten digun bezala.” (A 29)

199

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!