16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

[IV 132] «Zazpigarrena, cembat bider u tseguin dedan oroitu ecin banaiz,

alic onguiena contu ateraco det, cer oitura gaizto izan dedan Mandamentu bacoitzean,

astean edo illean cembat bider eror tzen nin tzan, pensamentuz, i tzez, eta

obraz guchi gora behera». Orra zer eracusten digun lenvicico comunioco liburuac…”.

(A 140)

Esan behar da, orobat, kur tsiba beste eginkizun ba tzuetarako ere erabiltzen

dela. Besteak beste, zerbait azpimarra tzeko, irakuleari nola irakurri

gomenda tzeko, termino baten izaera metadiskur tsiboa marka tzeko, izaera autonimikoa

marka tzeko, eta abar.

f) Latina

Oro har, nahiko handia da latinaren presen tzia. Edozelan ere, bi presentzia

mota bereizi behar dira: azken oharretakoa eta sermoiaren barnekoa. Lehenengoa

apaizei zuzenduta dago eta kon tsulta fun tzioa bete tzen du. Soilik

bigarrena da kristau en tzuleen tzat edota sermoi barnekoa.

Aipu bera euskaraz eta latinez etor daiteke, hau da, bi hizkun tzetan. Biak

ager tzen direnean, normalean, latinez datorrena bakarrik ager tzen da propio

markatua: bi puntuz, eta, batez ere, kur tsibaz. Euskarazkoa ere aipua dela latinaren

i tzulpena delako dakigu, baina ez hala marka tzen delako. Latinezkorik

ezean, maiz ez dago jakiterik aipua den ala ez, horregatik min tzatu gara “particitatio”

estrategiaz gorago.

Sermoiko aipua latinez datorrenean, haren ondoren oharra jar tzen du,

nondik jasota dagoen adieraziz. Parentesi artean jar tzen dituen letra bidez egiten

du: (a), (b), (c)… Eta sermoi bukaeran ematen ditu erreferen tziak: autoreobra-kapitulu.

Edozein modutan, aipua euskara hu tsean datorrenean, ez du

beti jar tzen iturriari buruzko nota, bereziki berbaldi zatia testu bibliko batetik

hartuta badago (ikus gorago, [IV 103] eta [IV 104] adibideak).

Aipua latinez etorriz gero, nahiz eta erreferen tziarik egin ez, aski da latina

erabil tzea enun tziazioaren barruan nolabaiteko jauzia dagoela adierazteko.

Dakigunez, fenomeno hau estuki lotuta dago “particitatio” erregimenarekin.

g) Adierazle axiologikoak

Berbaldi ekarriaren markoan elementu axiologiko ugari ageri da. Hala

nola, berez denota tzen duten adjektiboak, maiuskulak, adberbioak, osagai

modal tzaileak… Iruzkin laburrak eta bidenabar eginiko oharrak ere badira.

Fraseologia oso bat dago mar txan:

195

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!