16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

194

ARANTZA OZAETA

Adibide horietan, ikus daitekeenez, bi gertakari jaso tzen dira: batetik,

esatezko adi tza tarteki posizioan dago; bestetik, segmentu zati bera ezkerrean

eta eskuman azal tzen da. Errepara bedi latinezko testuan ez dela lehen segmentua

errepika tzen; beraz, esatariak berak sartua da.

Egituraren banaketari begira tzen badiogu, ez da ager tzen horrelako errepikapenik

B barrutiko aipuetan. Horra beste bazter tze edo disoziazio bat.

Kontu honetan ere banaketaren prin tzipioak agin tzen du eta horren arabera

dan tza tzen du testuak. Banaketa enun tziazio-eszenaren antolamenduaren osagaietarik

dugu, dudarik gabe.

e) Tipografiaren erabilera

BE seinala tzeko kako txak eta kur tsiba dira elementu tipografiko nagusiak.

Kako txen agerrera oso mugatua da. Kako txak soilik erabil tzen dira beste testu

bateko zati luzeak ekar tzeko eta bereziki sermoi hasieretan (zehazki dotrinaren

liburuko aipua, CCtik hartua). Ohar kako txak lerro bakoi tzean ageri direla

esaldiaren hasierako posizioan («). Sermoi osteko oharretan ere, apaizei zuzenduak,

kako txak darabil tza egileak:

[IV 129] “lenvicio Comunioaren liburuac dio era onetan.

«Esan dezu, nola eguin behar dan azqueneco confesiotik oraindañoco examina.

«Demagun, aurtasunetic, edo gueroz eguin dituzula confesio gaiztoren batzuec

¿nola eguingo «dezu, oec berri tzeco bear dan, examina? Eranzuten du. Lenvici

jarrico naiz Jaunarena urrean, «eta adoratuco det umiltasun, eta errespeto

guciarequin…” (A 139)

Oso gu txitan, dozena erdi kasutan bakarrik, erabil tzen ditu kako txak testu

barruan eta aipu laburrak egiteko:

[IV 130] “Arri tzen da S. Agustin, Jesusen guganaco onguinai geyegui oni

beguiraturic, eta dio: «Izanic gure Jaungoicoa Gucialdun, edo Omnipotentea,

ecin gueyago eman cezaquean: izanic guciz jaquin tsua, e tzuan jaquin cer gueyago

eman: eta izanic guciz abera tsa, e tzuan izan zer guyago (sic) eman»…” (B 251)

[IV 131] “Oroi tzen cera zure soro onaz, eta beguira jarriric esaten dezu: «Oh!

Soroa, soroa! Soro nere nagitasunez galdua! Orain horrela bazaude ere laster beste

moduz ecusico zaitue». Atocea, Cristaua, baldiñ au esanda ezpadezu guero arretarequin

zure soroco sasiac, larrac, aran tzac, eta belar gaistoac atera tzeco;” (C 512)

Jarraian BEko pasarte baten zatia dakargu, kako txen bidez markatuta.

Erreparatu azken hi tzak, sermoilariarenak izanik ere, koma txo artean datozela:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!