16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

186

ARANTZA OZAETA

a.4) “Ala-bezala-dioenez” saila aztertuko da;

a.5) Azkenik, beste aho tsak edo diskur tsoak ekar tzeko iturri/adierazpide

zehaztugabe edo indefinituak aztertuko dira.

Bistan denez, marka bat baino gehiago ager daiteke aldi berean.

Aurrena, aipu kopuruari dagokionez marka linguistiko tzat hartu da sermoietan,

kopurua ain tzako tzat hartu beharreko datua delako ustea baitugu.

Izan ere, gure corpuseko testuak alderik alde daude berbaldi zuzenez zein zehar

berbaldiz zeharkatuta (aipu “inflazioaz” min tza gintezke?). Eta, areago: berbaldi

ekarriaren adibide berbera toki ugaritan topa daiteke errepikaturik, bai

sermoi berean, bai sermoi baten baino gehiagotan. Kontu honi behin baino

gehiagotan helduko diogu kapituluan zehar.

Gatozen orain hautatu ditugun berbaldi ekarriaren bi modalitateen (ZuBe

eta ZeBe) marka tzaile sintaktikoak deskriba tzera. Hona tx zuzeneko berbaldiari

(ZuBe) dagozkion markak:

– ZuBen aipuaren markoa eta aipua bera bereizi ahal dira, lokabeak direnez

gero;

– Aipa tzen den hiztunaren sistemako erreferen tzia deiktiko guztiak gordetzen

dira; ez da aldaketa deiktikorik egiten;

– Besteren ezaugarri indibidual edo fisikoak (tik, aho ts..) maiz nabarmendu

edo imitatu egiten dira;

– Sarrera-adi tza ager tzen da eta sarrera-adi tzik ezean, lokailuak ager tzen

dira: “orduan hark”, “horregatik”...;

– Harridura adierazpideak ager daitezke: “Ene!”, “Pú...” (A 600);

– Berbaldi ekarria jatorrizko hizkun tzan, dialektoan edota soziolektoan

agertu ohi da.

Hona, bestalde, ZeBeri dagozkion marka tzaile sintaktikoak:

– Sarrera-adi tza eta esaldi subordinatua loturik ager tzen dira, beti ere -(e)

la juntagailua lagun dutela;

– Ekarritako hi tzek aldaketa ba tzuk jasaten dituzte egoera komunikatibo

berrira egokitu alde;

– Berbaldi ekarria da markoaren menpeko perpausa, enun tziatu berean

ageri da subordinazio egoeran;

– Sarrera-adi tzak, askotan, adi tz espezifikoak izan ohi dira, bai esatezkoak

zein bestelakoak. Hizketa-egin tza ere marka dezakete;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!