16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Ager daitezke “X-n ahotan, esanetan, hi tzetan” bezalako formulak ere.

Berbaldi formulatuari gagozkiola, izan daiteke: a) zuzenekoa, edo b) zeharkakoa.

Goiko adibide guztiak dira berbaldi zuzenak. Hona zeharkako

adibide ba tzuk:

[IV 87] “Oraiñ dio, aspertu dala gaizqui vici tzez, eta confesio on batequin

jarri nai luqueala Ceruraco bidean; baña eztaqui noizdanic asico duan bere confesioa,

edo aurtasunetic, edo azquena eguin zuan Confesio generaletic, eta galdetzen

du, cer eguin bear duan.” (A 154)

[IV 88] “...ceren Luteroc beste heregia ascoren artean eracu tsi zuan bat gai

oni dagocana, esaten zuala, edoceñec, naiz guizonac, naiz emacumeac, duala confesioac

adi tzeco escua.” (B 343)

Berbaldi ekarria modu inplizituan ere “ager” daiteke, azaleko “markarik”

edo arrastorik gabe. Hau da, ez da marka tzen ekarria dela, ez eta hala izendatzen

ere; ho ts, adi tz iragarlerik gabe ager tzen da. Hala ere, esatariak adi tzera

eman dezake intonazio bidez, edota solaskideen tzako jakina eta ezaguna den

esaldi baten bitartez, memoria komuna lagun. Muturrunean hor txe ditugu

ironia kasuak, esaterako:

[IV 89] “Ezagu tzen ezpadezu arguiro, cembat diran, baña bai guchi gora bera,

esazu: onembeste bider guchi gora bera erori nin tzan becatu onetan, edo artan (e).

Ezagu tzen ezpadezu, cembat ciran, guchi gora bera ere, baña bai ba tzuetan erori

ciñala becatu onetan, edo artan, esan au, eta ongui esana izango da. Atocea, eta

neque au añ izugarria da, non ecin garaitu dezaquezun?” (A 151)

Norenak dira “guchi gora behera” horiek? Lehenbizikoa badirudi “bestearena”

dela; bigarrena esatariarena berarena da; hirugarrena, metalinguistikoa

da. Ohar hiruretan kur tsibaz marka tzen dituela.

Hurrengo adibidean kur tsibaz datorkigu berbaldi ekarria eta lehen pertsonaren

markarekin. BE asmatua izan edo oihar tzun hu tsa izan, “aipamen”

balioa ematen zaio, kur tsibek sala tzen dutenez:

[IV 90] “Ecusico dituzu asco, damu det Jauna esan arren, bio tzic ez duenac...”

(A 165)

Berbaldi ekarri inplizituaren presen tzia oso zabala da eta ondorio sakonekoa.

Memoriari eta konparti tzeari loturik dago genero homiletikoan. Aipua ez

marka tzeak ez du esan nahi inondik ere solaskideak ez dakienik aipua dela;

179

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!