16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

178

ARANTZA OZAETA

testuak, berbaldi irudikatuak. Holakorik ere badago gure kasuan (editoreek

ukitu zuten Eracusaldiac-2 liburukia eta apailatu Eracusaldiac-3 liburuki osoa,

cf. gorago 1.3.4.).

Horregatik komeni da argi tzea zein den berbaldi gorena edo bil tzailea, eta

zein bildua. Gure kasuan, esanak esan, sermoilaria li tzateke esataria, ho ts,

testu-ekar tzea egiten duena:

[IV 84] “Confesio on bat eguiteco bear dan bigarren gauza, edo eguindaco

u tseguiteen damua izan da azqueneco iru Eracusaldien gaya. Oraiñ lenvicico Comunioco

liburua asten da i tzeguiten, confesio onac esca tzen duan, irugarren gauzaren

gañean, eta galde tzen du guisa onetan.

«Confesio on bat eguiteco bear dan irugarren gauza ceñ da? Eran tzuten du:

“on tzeco, edo «aurrera becaturic ez eguiteco asmoa”. “Nolaco asmoa ote da asmo

au?… ». Orra lenvicico Comunioco Liburuac gai onetan dacarrena.” (A 199-200)

Bereizketa horri ez zaio behar zaion garran tzia ematen analisi askotan.

Bada hor nolabaiteko erredukzionismo arrisku bat, “metonimizazio” bat, ezen

beti ez baita kontuan har tzen bi atal horien artean, zati ekoiztuaren eta irudikatuaren

artean hain zuzen, haustura bat dagoela, ezin dela bata bestearen

ordez hartu. Bereizketa hori ain tzako tzat hartu ezean, batek pen tsatu ahal du

produkzio-egin tza zerbait inozoa dela, garbia eta gardena, ideologikoki neutroa.

Baina instan tzien balioak oso dira desberdinak.

4.2.3.2. Berbaldi izendatua, formulatua eta inplizitua

Berbaldi izendatuak hainbat modutan markatu daitezke: adi tz bidez

(esatezko adi tzez, verba dicendi, eta zenbaitetan baita verba sentiendi edo pentsamendu

adi tz erakoen bidez ere); baita izen sintagma bidez ere (normalean,

nominalizazio bidez). Hau da, propio izendatuak azal tzen dira. Adibidez:

[IV 85] “Aimbesteraiño amatu guinduan Jaunac, dio S.Juanec, non eman

zuan bere seme bacarra: Sic Deus dilexit mundum, ut filium suum unigenitum daret

(cap.3).” (C 107)

Hurrengo adibidea izen sintagmaz hornituta dago:

[IV 86] “Enzun-bide au cerbait luceago ipiñia dago lenbicico liburuan…”

(A 523)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!