16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

176

ARANTZA OZAETA

c) “S1-S2”: teorikoki posible da, baina berezia eta gertagai tza. “Ce serait

le case d’une citation absolument déconcertant, tant pour le symbolique

que pour l’imaginaire: une tache, un cri.” (Compagnon 1979: 80).

d) “S1 (A1-T1) - A2”: aipamenaren muturrak T1 eta A2 dira. Bi horien

artean nolabaiteko mimesia dago, eta an tzekotasun fisikoa ere bai, kopia

baita. Aipa tzaileak bere gain har tzen du enun tziazioa. Izaera analogikoa

errepara dakioke. Errepikapen hau “irudia” da, eta hortik “irudikatua”

Fairclough-en hi tza erabiliz. Berau da guk kontuan hartuko

dugun errepikapen modu bakarra.

Horiek horrela, jarraian, Roulet eta bestek (2001) dakarten sailkapena

ekarriko dugu.

4.2.3.1. Berbaldi ekoiztua vs berbaldi ekarria

Autoreok egiten duten lehen bereizketa berbaldi ekarlearen eta berbaldi

ekarriaren artekoa da, edota zeha tzago esanda, berbaldi ekoiztuaren vs berbaldi

ekarriaren artekoa. Horietako bakoi tzari enun tziazio-estatutu propioa dagokio,

zeini berea. Adibidez esatearren:

[IV 82 ] “Ge tsemanico bara tzaren sarreran esan cien Apostoluai (A): Zaute

emen, nic nire Aitari otoiz, edo oracio eguiten diodan bitartean. Sedete hic donec

orem (B). Sartu zan aurrerasêago, S.Pedro, Santiago, eta S.Juan berequin

cituala. Bereala asi zan, bere barrengo nequea arindu nayez dabillen baten eran,

eta esan cien iru Apostoluai (A): Illuntasun, eta tristurac inguratua dago nere

vio tza, alaco eran, non il tzeco zorian nagoala deri tzadan: Tristis est anima mea

usque ad mortem. Zaudete zuec emen, baña zaute ernai: Sustinete hic, et vigilate

(B)” (C 113)

Arestiko adibidean, bi enun tziazio-plano bereiz daitezke: plano batek bere

barruan har tzen du bestea; bata ekarlea edo bidera tzailea da, ho ts, bil tzailea

(A); bestea, ekarrita dago, bilduta (B). Lehenbizikoari berbaldi ekoiztua esaten

zaio; bigarrenari ekarria, edota irudikatua. Plano bi horiek tipografikoki ere,

par tzialki bada ere, markatuak ager tzen dira jarritako adibidean. Bi enuntziazio-plano

ageri dira eta bi enun tziatu:

[IV 83] “...ceren Luteroc beste heregia ascoren artean eracu tsi zuan bat gai

oni dagocana, esaten zuala (A), edoceñec, naiz guizonac, naiz emacumeac, duala

confesioac adi tzeco escua (B)” (B 343)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!