16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4.2.2. HIPOTESIAK

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Sermoietako zuzeneko eta zeharkako berbaldi ekarriak, beren presen tziari,

banaketari eta konfigurazioari dagokienez, instan tzia enun tziatibo-diskurtsiboen

isla dira, eta intan tzia horiei erreparaturik soilik azal daitezke beren

izaera eta deskripzioa. Berbaldi ekarria, hala zuzenekoa nola zeharkakoa, indar

diskrimina tzaile handiko baliabide gerta tzen da enun tziazioa ezaugarri tzeko,

beti ere parametro sozio-diskur tsiboaren adierazle eta eragile baita berbaldia

osa tzeko. Sermoiaren baliozta tze eta legitimazio-iturri ere bada. Sermoietako

instan tzia enun tziatibo-diskur tsiboa kristau erlijio erakunde jakin bat da (Eliza),

eta sermoiek kristau-fededunen bizi tzarako instrukzio erlijioso-moralak

izan nahi dute.

4.2.3. BERBALDI EKARRIAREN SAILKAPENAK

Lehenik eta behin, gauza beharra da zenbait bereizketa egitea, berbaldi

ekarri guztiek ez baitute balio eta fun tzio bera.

Hasteko, Compagnonek egindakoak ekarriko ditugu. Gorago esan dugu

berbaldi ekarria, besteak beste, “errepikapena” dela, eta errepikapenaren lau

erlazio-mota aipatu dira. Zein tzuk ager tzen dira gure testuetan? Zein dira gure

lanerako interesgarrienak? Egon, lau errepikapen-motak daude present, baina

soilik bati egingo diogu arreta. Hona hemen lau moten azalpena:

a) “T1-T2”: bi testu muturrak daude, zein bere aldetik. Bi berbaldiak

dira beregainak. Bataren errepikapenak sinbolo balioa du; horrelakoak

ditugu, esaterako: otoi tzak, liturgiako formulen errepika tzea, sakramentuetako

formulak... baita Anathema sit, Abraenuntio Satanae eta

mota horretarako formulak ere. Gisa horretakoak lirateke zien tzietako

lege edo teoremen formulazioak ere. Subjekturik ez da ageri: teorema

“adierazi” egiten da hu ts-hu tsean.

b) “A1-T2”: Enun tziazio-subjektua ageri da, baina ez da enun tziaziosubjektu

“betea”. Aipua, T1 autore jakin batena dela adierazten da,

patronimikoa da, hari dagokiola. Indize balioa du aipuak. Mota

honetakoak dira sermoietan ageri diren oin oharrak eta parentesi

artean datozen aipu ugariak –(a), (b)...– . Izendatu edo aipatu egiten

da objektua, besterik gabe. Mota honetako errepika tzeak asko

ditugu.

175

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!