16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

174

ARANTZA OZAETA

Gure lanean, horrenbestez, ez dira berbaldi ekarriaren modalitate guztiak

aztertuko, bi klasikoak baizik. Saihe tsean uzten dira zehar berbaldi librea (Ze-

BeL) eta berbaldi zuzen librea (BeZuL). Hona zenbait arrazoi: ZeBeL diskurtso

ekarri gisa kategoriza tzeak ondorio epistemikoak ditu, zeren irizpidez aldatu

behar da-eta. Maingueneau autoreak dio (1986: 98) ezin dela esan

enun tziatu bat ZeBeL denik kontestutik kanpo, ezen ez baitago forma espezifikorik

hura erabaki tzeko. ZuBe eta ZeBe modalitateek, ordea, oinarri sintaktiko

sendoak dituzte ezaugarri tzeko, eta ez dago interpretaziora eta testuingurura

jo beharrik. Vargas autoreak ere (1995: 29) uste du ZeBeL aski berezia

dela, lotura baitu berbaldi ekarriarekin eta berbaldi ekarri ez diren beste gertakari

polifoniko ba tzuekin ere.

Berbaldi ekarriaren izanari buruzko atal hau amai tzeko tarte bat egin

behar zaie Compagnon autoreak aipuari buruz egindako oharrei (Compagnon

1979: 50-56; 76-82). Autore honen arabera, aipuaz ari garenean bereiz

keta bat egin beharra dago: artikulazio maila eta artikulazio modua bi

gauza dira. Lehenbizikoa berbaldi batetik bestera ekarritako zerbait da, beraz,

berbaldi edo diskur tso artekoa –interdiskur tsiboa– li tzateke. Bigarrenari

dagokionez, moduari hain zuzen, aipua “errepikapena” li tzateke, ez,

ordea, edozein errepikapen. Izan ere, berbaldi batean asko dira errepikatzen

diren elementuak (fonemak, monemak, hi tzak...), baina errepika tze

horiek ez dira zeinu, ho ts, ez dira hizkun tza gertakari bilaka tzen. Aipuak,

dio Compagnonek, “organo txertatuak edo injertatuak” dira, “elementu

arro tzak”, beste berbaldi batetik ekarritako zatiak diren heinean, eta, ildo

beretik, min tzaira fenomenoak.

Orobat “errepikapena” dela esateak, esan nahi du “bigarren eskuko” zerbait

dela, izan ere, bi sistema semiotiko guru tza tzen dira berbaldi ekarrian:

batetik, S1 (A1, T1), eta, bestetik, S2 (A2, T2); non S = sistema; A = autorea;

eta T = testua. Sistema bakoi tzak, beraz, bi osagai bil tzen ditu: batetik testua

(T) eta bestetik autorea (A). Horrela gauzak, eta Compagnonen arabera, errepikapenak

elementu horien arteko erlazio mota desberdinak sor di tzake, zehazki

lau erlazio mota:

T1 – T2; A1 - T2; T1 – A2; A1 – A2

Erlazio horiek guztiak konkurrenteak dira, baina, jakina, ez dute indar eta

garran tzi bera, ikerlariak jarriko ditu lehentasunak. Zein errepikapen-modu

interesa tzen zaizkigu guri? Ikus, beheraxeago “Berbaldi ekarriaren sailkapenak”

atala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!