16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

tzen zaigu Faircluogh-en irizpidea eta “berbaldi irudikatua” deitura, baina

arrazoi praktikoengatik “berbaldi ekarria” baliatuko dugu. Gurean, Garrok

“berbaldi/diskur tso erreferitua” erabili ditu (2008). Bide batez, hemen egingo

ditugun teorizazio zenbaiten oinarriak han jasota daude jada. Guk aztertuko

ditugun berbaldi ekarri gehienak aipuak izango direnez, sarri baliatuko dugu

“aipu” hi tza ere berbaldi ekarria izenda tzeko.

Baina zer da berbaldi ekarria? Zein da bere “izana”?

Berbaldi ekarria norberaren berbaldira beste berbaldi bateko hi tzak edo

aho tsak ekar tzean da tza. Honela defini tzen du Voloshinov-ek:

“Le discours rapporté, c’est le discours dans le discours, l’énonciation dans

l’énonciation, mais c’est, en même temps, un discours sur le discours, une énonciation

sur l’énonciation” (Voloshinov1977: 161, Roulet-ek aipatua 2001: 277)

Alegia, “berbaldi ekarria diskur tso barruko diskur tsoa da, enun tziazioa

enun tziazioaren barruan, baina baita ere, dikur tsoari buruzko diskur tsoa,

enun tziazioari buruzko enun tziazioa”. Guztiarekin ere, testu ekarlearen, ho ts,

ekarria bidera tzen duen testuaren eta ekarriaren artean, nolabaiteko “antzekotasun”

bat behar du egon; an tzekotasun hori edukiari dagokionez izan

daiteke, zein formari dagokionez.

Bibliografia ugaria eta zabala dago gai honi buruz, eta ildo eta perspektiba

desberdinetatik aztertu izan da orain arte eginiko lanetan (ikus Rosier

1999). Halaz ere, orainago, berbaldi ekarriak marko teoriko berri batean

aurkitu du harrobia: perspektiba mediologikoan, hau da, aho ts eta diskur tso

desberdinen zirkulazioaren esparruan. Halatan, gramatika formez haratago,

“berbaldi ekarria” deri tzan fenomenoa auzi-arazo metadiskur tsiboa izatetik,

pasatu da izatera enun tziazio-heterogenotasunaren eta interdiskurtsoaren

esparruko gai izarra edo enblematikoa. Eta horrek soka luzea du

ondorio gisa.

Dimen tsio berri hori jorratu edo ustiatu dutenen izen ba tzuk genituzke:

Ducrot (1984), Voloshinov (dakigunez min tzaira formei buruzko planteamendu

sozio-diskur tsoaren ai tzindariak, 1992/1929), Authier-Revuz (1981,

1982, 1984, 1995) eta Recanati (1979). Gurean eta gazte txoen euskarazko

debateen inguruan, ikus Garroren lana (2008).

Edozein kasutan, bi dira bistako heterogenotasunean Authier-Revuz autorearen

(1984) terminologian esateko, besteen aho tsak ekar tzeko mekanismo

klasikoak: Zuzeneko Berbaldia (ZuBe) eta Zehar Berbaldia (ZeBe).

173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!