16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

172

ARANTZA OZAETA

4.2. ANALISIA ETA IRUZKINAK: BERBALDI EKARRIA

Kapituluaren lehen atala estudiatu ondoren, bigarren azter-unitateari

ekingo diogu jarraian. Gatozen, bada, berbaldi ekarria (BE) azter tzera:

4.2.1. IZENAZ ETA IZANAZ

Berbaldi ekarria polifoniaren agerleku behinetarikoa da, kapitulu honen

sarreran esan dugunez, berbaldi ekarriaren auzia aho tsen zirkulazioaren problematikan

kokatu berria da. Berbaldi ekarria izendapena sortu diogu “discours

rapportée”, “discurso referido” fenomenoari, iruditu zaigu egokia izan

daitekeela fenomenoak bil tzen dituen bereizkun tzak i tzul tzeko.

Aztergai dugun fenomeno linguistikoak, hala ere, izendapen desberdinak

ditu. Eta ez da zorizkoa: azken buruan, ondo errepara tzen bada, izendapenaz

haratago doa auzia: mamiari ere zuzen-zuzenean da txezkien ikusmolde, azalpen,

deskripzio eta helburu bereziak daude. Eta, dakigunez, hautu teoriko eta

metodologiko desberdinak daude sakonean. Bakoi tzak termino jakin batzuetan

azter tzen du fenomenoa. Diskur tso ekarriari gagozkiola, besteak beste,

honako bereizketak ezarri izan dira.

Gramatikariek koordinazio eta subordinazio terminotan azaldu ohi dituzte

aipa tzen ari garen bi fenomenoen desberdintasunak. Estilistika, bere aldetik,

estilo zuzenaz eta zehar estiloaz min tzatu ohi da. Beste ba tzuk, ostera,

zuzeneko berbaldiaz eta zeharkako berbaldiaz min tza tzen dira. Berbaldi ekarriaren

fenomenoa “aipu” terminotan azal tzen duenik ere bada (besteak beste

Reyes 1995), hau da, berbaldi ekarria aipu (cita, citation) gisa kon tsideratu.

Sperber & Wilson (1989) eta Clark & Gerrig (1990) autoreen tzat, berriz,

“komunikazio forma” li tzateke berbaldi ekarria, eta ber-ekoizte mimetiko

(“demonstration”) gisa plantea tzen dute. Bestalde, Quine-k (1960) ondoko

binomioa bereizten zuen: testuinguru ilunak vs testuinguru garbiak. “Logika

Modal-ak”, bere aldetik, Enun tziazio-modalitatea (De dicto) eta Enun tziatumodalitatea

(De re) bereizketa egiten zuen…

Fairclough autoreak (1988) diskur tso “rapportée” edo “reprise” izendatzea

baino egokiago dakusa “berbaldi errepresentatu” edo, gure ustez egokiago,

“berbaldi irudikatu” balia tzea. Arrazoia zera da: “rapportée” esateak aldez

aurretik esana edo jaulkia izan dela adierazten du. Eta gerta liteke, ostera,

berbaldia inoiz ere esana ez izatea, edota beste batek esango lukeena izatea,

edota aldez aurretik inoiz ere formulatu gabea izatea. Guri geuri egokia irudi-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!