16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Modaliza tzaile horiekin, asmoak eta inten tzioak adierazten dira, eta beraz

“inten tzio” mailako morala azalera tzen da. Baina holakorik esaterik eta egiterik

ba ote kristauak? Inondik ere, kristaua betebehar subjektu da. Ez dago

inolako modalizaziorik bere tzat, ez zaio onar tzen inolaz ere, “nahi det, alic eta

ondoen eguiten saiatuko naiz” esaterik. Horra hor egoera asimetrikoaren

azalera tze modalitate bat:

[IV 68] “Emendic ez da ascó asmo erdi, edo laurdena sor tzea, esaten dezula:

nai nuque, al banu, u tzico balit paquean: aleguiña eguingo det. Era honetan

i tzegiten duen becatariac ez du…” (A 202)

[IV 69] “.. ez da asco asmo erdi, edo laurdena; ez da asco esatea: nai nuque:

albanu; u tzico balit paquean, ez nioque nic bideric emango. Era onetan i tzeguiten

duanac ez du becatua uzteco asmo osoric, baicic nainuquezco u tsa.” (B 318)

Horrenbestez, bi neurri daude asmoak eta inten tzioak neur tzeko: bata

kristauaren tzat eta beste bat sermoilariaren tzat. “Nainuquezco u tsa” moduko

epairik ez du sermoilariak bere buruaren tzako. Sailka daitezke beraz bi moral:

inten tzio mailako morala vs ekin tzen gaineko morala. Banaketa ez da neurri

berean egiten, NI-2 hori ez da ekar tzen kontuak emateko (modu lausoan ez

bada). ZUren esparruko modalizazioak deontikoak dira (behar izana, derrigorra),

ez bulomaikoak (nahi izatea, saia tzea, asmo izatea). Beste modu batean

ere parafrasea liteke banaketa: baten tzat (NIren tzat) estatutua; bestearen tzat

(ZUren tzat) erregelamendua eta araudia. Sermoian elkarrekikotasunik eza eta

norabide bakarreko komunikazioa nagusi tzen dira.

Hala ere, badira leun tze ba tzuk, esaten dugunaren kontra adibideren

bakan ba tzuk:

[IV 70] “Eguin beza bacoi tzac aleguiña, bere u tseguiteac desguiteco, eta Jaunarequin

ongui jar tzeco” (B 178)

[IV 71] “Cristaua, aditu dituzun eguia oequin, azcartu zaite, eta eguizu aleguiña...”

(A 491)

Guztiarekin ere, bi neurri aplika tzen dira: batetik, Nik + nahi det = positiboa;

bestetik, ZU eta besteena, nahi izatea ere = aurkakoa eta negatiboa. Bi

galga edo “bi neurri” daude. Argiago ere jar tzen du horrek zein den instan tzia

zentrala: NIren arabera antola tzen dira aho tsak zirkulu konzentrikoetan. NI

instan tziak balio kualitatiboa dauka: esatariak label edo berme bat ezar tzen dio

diskur tsoari, esataria presente egiten da diskur tsoan eta garran tzia ematen bere

165

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!