16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Programa tzaile rolak ematen dio aukera gaien atalketa, hurrenkera eta

hierarkizazioa ere beregain har tzeko: zein sakramenturi gehiago ekin (bistan

da konfesioa eta komunioa direla nagusi), zeini gu txiago. Gaien hurrenkera

egitea ere programa tzaile rolari dagokio: zer esan den eta zer esango den, loturak,

urra tsak, arrazoiak, noiz eta nola egin:

[IV 59] “Emen iru gauza adi tzera eman nai dizqui tzut. Lenengoa...” (A 8)

[IV 60] “Azqueneco bi Eracusaldietan alic onguiena adi tzera eman dizut,

Cristaua, ceñ miragarria dan doai au. Baña oraindaño esan degun gucia ez da,

doai onen miragarritasuna adierazteco, diña. (...) Au da gaur lenengo lecuan aditzera

emango dedana. (...) Au da bigarren emango dedana... au da azquena aditzera

emango dedana. Enzun arreta andiarequin, Cristaua” (A 39)

[IV 61] “Asi guiñan Confesioco Sacramentuaren gañean i tzeguiten” (A 112)

Bada goiko adibide hauetan deiktiko mul tzo interesgarri bat: “emen” (hemen)

(59) “gaur” (60) adizlagun pronominalak dira eta antolaketarekin daude

lotuak, gaiaren antolaketarekin eta organigramarekin, hain zuen. Metadiskurtsiboak

dira. Bestalde, adizlagun horiek ez dira tokiaren eta denboraren adierazle

hu tsak: ez daude hizketa-egin tza non eta noiz gerta tzen den marka tzeko,

baizik eta gai horiek nola erlaziona tzen diren marka tzeko. Izan ere, analisi

zeha tzago batek esango digu “NI” eta “GU”ren ordezkariak direla, hau da,

hizketa-egin tza egiten duen esatariaren ordezkari. Azken batean, esataria

manten tzeko dira, “gaur”, “emen” esanez, “eracusaldi onetan...” esango balu

bezala. Modu honetan baiezta tzen da agentea diskur tsoan adierazia egon ez

arren, erraz identifika daitekeela testuinguruaren lagun tzarekin. Azterketa

enun tziatibo baten arabera, adizlagun hauei balio metonimikoa zor zaiela

esango da.

d) Irtenbideak, aholkulari tza eta gidari tza

Esatariaren “ni”ak agerian jar tzen du jakin tza maila bat. Esataria, aurreko

kapituluan ikusi dugunez, JAKIN TZA eta BOTERE subjektu da. Eta rol

mul tzo bat jar tzen du agerian, modalitate horien jabe tzaren erakusgarri:

[IV 62] “Jauna, esaten cidan batec: nere confesioac berritu nai nituquean.

Eran tzun nion: eztago orretaraco lecuric: ceren erio tza alde aldean daucagun;

eguin dezagun aleguin gucia damu egiazcoa, eta vici tza on tzeco asmo osoa zortzeco.”

(A 147)

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!