16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

[IV 56] “Asco aldetara sayatu naiz, eta azquenean autu det modu bat jayerdi

gucietaraco, eta da; Meza nagusian, eta al bali tz goicecoan ere bai, eguitea goiceco,

(edo arra tseco) jayera. Nic (edo nere ordez bestec) esaten du liburutic, edo

paperetic, eta nic diodana bera eranzuten due Mezatan daudenac.” (C 15)

Aurreko adibidean, gai jar tzaile eta arduradun ager tzen da, eta bada horretarako

arrazoirik, izan ere, inplizituki ager tzen da gaitua esataria (“Asco aldetara

sayatu naiz” alegia, “gaur baino lehenago ere ekin diot”, “eta ondoren

autu det”). Eta beraz, eskarmentuduna ager tzen zaigu. Tradizio baten ildotik

ari da (Elizaren misioa eta antolaketa, konbikzio epistemologikoak dituen talde

baten partaide, gizartean status quo batean kokatua, eta abar) eta bere eginkizunetarik

bat da “Eracusaldiac” sor tzea, Eracusaldien bidez “egitea”. “Ni”

horren bidez inskriba tzen da ez hizlari hu ts gisa soilik, baita bozgarailu eta

bozeramaile bezala ere (nere ordez bestec). Adibide hauetarako definituko dugu

esataria aditua eta aritua, en tzuleak ez bezala.

Goiko adibide horretan posible li tzateke “hautu duGU” esatea? Edota

“hartu duGU asmoa”? Eze tz ikusi dugu, ez direla onar tzen konmutazio horiek.

Konmutazio eza horrek posizio ba tzuk marka tzen ditu testuan, legitimizazio

terminotan definituko ditugunak. Esatariak berea egiten du eta bere

taldekoen errepresentante gisa joka tzen du horrela.

Interesgarria da oso goiko “NIC (edo nere ordez bestec)” hori. Zer esan nahi

du? Nor da “bestec”? Zer erreferen tzia du? “Bestec” hori da Eracusaldiac obraren

hasieran datorren “Nota”ren har tzailea:

[IV 57]

NOTA

«Ordenamos asi mismo á nuestros Párrocos, y á todos los demas Predicadores

de nuestra Diocesis, tanto Seculares, como Regulares, que en las salutaciones,

de todos sus Sermones de cualquiera asunto, misterio, ó festividad que sean, espliquen

cathequisticamente un punto de doctrina Cristiana: con estilo facil, llano,

y perceptible: Littera Pastorales D.D. ab Irigoyen Episcopi Pompolonensis. pag.

65». (azpimarrak geureak)

Zein komunikazio-efektu dauka Nota horrek? Har tzaile mota bat definitzen

du: “nuestros párrocos”. Hizkun tza ere alda tzen du, euskeraz ez ezik gazteleraz

hi tz egin eta irakur dezaketenen tzat da. Sermoilariak (kasu honetan

Agirrek) asumi tzen duen “Hi tzaren transmisore” rol hau, ez da beste hartzaileekin

erdibana tzen.

161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!