16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

158

ARANTZA OZAETA

Izan ere, badago modalitate bat indar diskrimina tzaile handia daukana:

“NAI” modalitatea, hain zuzen, soilik NIrekin elkarlo tzen baita; inoiz ez da

ager tzen GUrekin (*uquitu nai degu), eta ez da elkar tzen, ezta ere, inpertsonalarekin

(*uquitu nai da) birformulazioren batean ez bada. Ez da ager tzen

“BEAR” + NI bezalako uztarketarik ere *i tzeguin bear det, *uquitu bear det…

Ondoko mota honetakoak dira nagusi, beraz:

[IV 49] “Noizbait, noizbait asi tzera noa, nere Cristauac, aspaldi nai izan dedan

lanean, edo Cristau aciai dotrina azal tzen, eta adirazten. [...] Enzun nazue

contuz.” (C 399-400)

Salbuespen hori kenduta, usu ager tzen dira alternan tziak eta konmutazioak

per tsona-izenordainen eta predikatuen artean, hizkun tzako analisietan ikusi

dugun bezala. Galdera zera da, alternan tziok aleatorioak ote dira? Egon

daiteke faktore determina tzailerik? Ez dugu uste, baina galdera beste modu

batera eginez gero, hobeto eran tzun dakioke: badago faktore orienta tzailerik

izenordainen aldaketa eta adi tzen uztarketa zedarri tzeko? Galdera gakoa zera

da: zer esan daiteke instan tzia enun tziatiboari buruz aztertu ditugun erlazio

predikatiboen argitan?

Zen tzu horretan “GU”ren inguruan zerbait esatea inportantea da. Agertutako

adibideetan ikusi dugun bezala, “GU” maiz asko, “NI”ren luzapena baino

ez da. Gure ustez deixi sozial bat, homilietan taigabe “NI” inpositibo eta

aspergarria saihestu nahiez egina (eta beharbada euskaraz horren arrunta den

“GU”k daukan “NI”ren balioa ere har tzen duena). Baina, bestalde, muga garbi

bat ager tzen da “GU”ren barruan, zeren balirudike esatariak saihestu nahi

duela “GU”ren presen tzia talde edo “klase” erreferen tzia gisa, “NI + HURA

–ZU” formulakoa (apaizen taldea, Elizaren errepresentazioa, eta abar).

Edozein modutan, sermoietan oso ugari dira “anbiguotasunak” eta neurri

handi batean bilatu egiten du esatariak anbiguotasun hori, bai konplizitate

giroa sor tzeko, bai ekin tza pedagogikorako, edota hurbiltasuna erakusteko,

solaskidea partaide egiteko.... Kontua da joko hori interakzio-estrategia baten

osagai dela, izan ere, konfigurazio osoago bati begira tzen badiogu, hasiera bateko

anbiguotasuna, hau da, “GU”rekiko hasierako hurbiltasun hori, sibilinoki

ezkuta tzen da geroago. Esate baterako: “eta ba tzuec len uquitu ditut”, baina,

esan bezala, hasiera batean, “GU”rekiko erlaziopean kokatua zuen

egitasmoa (A 71). Horrelako adibideak erruz eman daitezke.

Esatariari ez zaio anbiguitatea axola, edo behin tzat, jasangarri egiten zaio

anbiguitate maila bat. Izan ere, interesatu ere egiten zaio horrelako estrategia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!