16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

duta daudela sermoiok. Autorea ia inoiz ez da bil tzen talde honekin;

ai tzitik, egiten da kristauen eta hurbileko taldearen baitakoa, ikusi dugun

bezala:

[IV 35] “Eztaquigu eguiaz biurtu zan...” (B 406)

[IV 36] “Eztaquigu, noiz Jaunac aurrari ematen dion anima” (B 118)

[IV 37] “Guc daquiguna da...” (B 440)

Ez dago esaterik, “GU” horien erreferentea predikariak talde gisa diren

(NI + HURA – ZU/ZUEK), edota hemen ere “ZU” + “NI” + “HURA” den.

Ez dago lerro tze beterik edo garbirik predikari-teologoen taldearekin. Alderdi

hau interesgarria da Agirrek eratu zuen ustezko taldearen auzia dela-eta (ikus

gorago, 1.3. atala). Sermoien barneko ezaugarriak jarraituz, ezin konfirmatu

ez ezeztatu ere taldearen hipotesi hori. “Aditu eta arituen” taldea ixil tzea eta ez

aipa tzea, generoaren baitako murrizketa bat dugu, bestela esanda, ezaugarri

sozio-diskur tsiboa da, geroago ikusiko dugun bezala:

– GU-5: modestia plurala. Plural fikzionala da edo erreferen tzialki ezmotibatua.

Plural mota honek solaskidea bazter tzen du argi eta garbi:

[IV 38] “Asco degu onenbesterequin, ta guchi esan badegu ere i tzeguiteco

gai onen tzat, gueyegui bear bada ascoren tzat. ” (C 65)

Hala ere, sermoilariak ez ote du saihesten modestiako plurala? I tzuri egiten

dio, esaterako, lehen per tsona erabiliz: esan nahi det darabil eta ez horrekin

ez dugu esan nahi. Eta zer egiten du saiheste horrekin? Apaltasunari muxin ala

modu errealagoan agertu? Burugainago? Inposa tzaileago? Zuzenago? Asko

dira “gu”ren anbiguotasun erreferen tziala profita tzen duten moduak, baina

Agirrek ez du nahastu nahi bere aho tsa predikari talde batekin, urrundu egingo

bailuke erreferen tzia mezua harengana eramanez gero. Ez du haiekiko konplizitaterik

bila tzen, ez du haiekiko integra tzerik nahi. Ez da horregatik pentsatu

behar, hala ere, interes per tsonalak ekar tzen dituenik lehen planora.

Laburbilduz, hona hemen GUk bil tzen dituen erreferen tzia-balioak:

– GU = A; A = GU: “GU” adiera zabalenean, uniber tsala; gizartea, gizonemakumeak.

Non GU = NI + ZU + HURA, adibidez, Jaungoikoaren

aurrean: “Jaingoicoac egin gaitu…”.

– GU = B; B < A= “GU” lokala, hau da, inten tsoagoa, hedadura murritzagokoa:

esataria + solaskidea, beti ere inklusiozko erlazioan; horrela

153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!