16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

150

ARANTZA OZAETA

ri den “O tseguitea”, esaterako); izan ere, nominalizazioak aktual tze-indar

ahula du. Ildo beretik interpretatu behar dira zenbait adi tzen flexioak (“Zer

eguin dezaquegu”...), zenbait esaldi mota, galdera erretorikoak, apelatiboak,

bokatiboak edo harridura markak ere (“Nere Jaungoicoa!”). Esan bezala, egitura

linguistikoak ko-enun tziazioa eta ber-enun tziazioa errazten du eta posible

egiten.

Ber gauza gerta tzen da otoi tzetako testuekin ere, ez dute aktualizazio garbirik.

Baina otoi tzetan fusioa, erabateko bat egite mistikoa, separaziorik eza,

guztien ur tze-puntua gerta tzen da, oso leku gu txitan bezala gertatu ere:

[IV 24] “Birjiña txit Santa, gugatik neque, eta naigabez betea! Zu cera bizi tza

ondu nai duen becatari gucien bitartecoa, eta Ama gozoa. Nai onequin zugana

nator gaur, eta esquein tzen dizut Bedera tziurren au zure neque, eta naigabeen

icenean. Nik eska tzen dizudan ontarte, eta mesedea da, iri tsi deguidazula zure

Seme Jaunagandic, confesio on bat eguiteco, aurrera becatutic aldeguiteco, eta

nere egunac ongi buca tzeco gracia. O Ama guciz beraa! Zu cera nere vizi tza: zu

nere a tsegin-contentua, eta esperanza. Ez arren ucatu, gaur esca tzen dizudan mesede

au, ez arren Ama maitagarria.” (B 399)

b.2.) ZU/ZUEK

Hona hemen bereizi ahal ditugun desdoblamenduak:

– ZU-1: En tzule “arrunta”, iganderoko bezeroa, “aurrean” duena da ZU-1.

Edozein modutan, ez da nahastu behar publikoa (elizan pulpitupean

presente tzat har tzen duena), eta enun tzia tzaile-kidea, zeren obraren destinatarioa

askoz ere zabalagoa da (gogoan har obraren hedapen asmoak,

Eracusaldien helburua eta eskain tza, eta abar).

Sermoiak kate mo tzean har tzen du ZU-1 hau, nahiz eta “ZU ↔ GU”

jokoan bigundu/leundu presio hori. Sermoilariak hurbiletik eta ondotik segitzen

du “ZU” hori, ba tzuetan konprenituz eta babestuz ere bai:

[IV 25] “baña jaquizue, nic esango ditudan gauzac izango dirala, ez zuen

contra, baicic zuen alde, eta i tsa tsi ez daquizuen, gaizqui dirudian, azturen bat”

(A 576-577)

– ZU-2: Jenerikoa edo orokor tzailea da:

[IV 265] “Demagun, iristen dituzula munduac” (B 405)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!