16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

“gidoiak” bakarrik, bere ñabardura eta “minimalismoan” ere, osotasunean

hartu beharreko produktuak baizik.

– NI-4: NI-en desplazamendu bidez edo ondorioz gerta tzen da NI-4 ere.

Hornidura linguistikoa aurrekoaren an tzekoa da. NI-4 honek nolabaiteko

“hi tzarmen polifoniko” bat sala tzen du. Sortutako erreferentea

traslazio bidez gerta tzen da, ho ts, erreferente batetik bestera erraz pasatzerakoan.

Zertan da tza, baina, “hi tzarmen polifonikoa” delakoa? Esataria

beste izaki ba tzuen gorpu tzez eta hi tzez balia tzen da, ho ts, bere inguruko

izaki ba tzuk “maileguan” har tzen ditu eta haiei min tzarazten die.

Bere burua ere hor barruan sar tzen du. Prozedura linguistikoa, estilistikoa

eta enun tziatiboa dugu, persuasiboki oso errentagarria. Jarraiko

adibidean, David santuarekin batera min tzo da esataria; eta hurrengoan,

berriz, herritarrarekin batera min tzo da:

[IV 22] “¿Cer eguin al dezaquegu becatu izugarri oen barcamendua Jaunagandic

iristeco? Cer ezpada David Santuaquin Jaunagana bio tz osoarequin biurtzea

eta damuz o tsegitea: Nere Jaungoikoa! Andia da, eta andia neurri, ta mugaric

bague zure Urriquimendua; urricaldu zaitez nizaz, zure urriquimentuaren anditasunari

dagocan eran: Secundum magnam Misercordiam tuam. Ez da asco au, becatu

onen barcacioa iristeco, bear da gañera animetan eguin ditugun calteac deseguitea

aleguiñean ¿baña deseguingo dira, ezpadaquigu noraño zabaldu diran

calteac? Zuc bati eman diozu becaturaco bidea, arc eracu tsi die bide gaistoa amarri,

amarrac millari ..., eta eztaquigu noiz bucatu dan zuc eracu tsi cenduan bide

oquerra” (B 124)

[IV 23] “Nere Cristaua: au onela izan, eta guc u tzi degu Jesus, eta esan degu

obraz. Ez det Jaun au servituco? Dixisti non serviam? Baña goacen aurrera…”

(B 251)

[IV 22] adibidean, hasteko, galdera erretoriko bat egiten du esatariak.

Eran tzun gisa, David Santuaren hi tzak dakar tza, baina, ohar bedi hi tz horien

izaera ekarria, txertatua edo polifonikoa oso-oso “ahul” marka tzen dela: “David

Santuaquin... bio tz osoarequin o tseguitea”. Erreparatu behar da, era berean,

nola pasa tzen den NI batetik beste NI batera, nola elkar tzen diren sinbiotikoki

Daviden eta esatariaren NIak. “Nere Jaungoicoa...; urricaldu zaitez

nizaz”. Oso kontuan har tzekoa da estrategia horren espektakulu linguistikoa:

estali egiten da, lausotu, aktante bakoi tzaren identifikazioa, noraino iristen

den bat, noraino bestea, nor den nor, zer dagokion bakoi tzari. Aktualizazio

ahulak, dudarik gabe, ahalbide tzen du ko-enun tziazioa eta, beraz, ber-enuntziazioa.

Horregatik dira ugariak nominalizazioak (Plat testuetan horren uga-

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!