16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

b) Izenordainak banaka eta elkarrekiko

Aurreko orrialdeetan per tsona-izenordainek zein predikaturekin lotzen

diren ikusi dugu. Metodologiaren baitan dauden hiru urra tsen lehena

ematen ari gara, ho ts, maila linguistikoko azterketa egiten. Orain pertsona-izenordainen

gainean beste analisi bat eginez, banan-banan ikusiko

ditugu.

Esan behar da, ezer baino lehen, per tsona-izenordain asko eta asko berbaldi

ekarrietan edo berbaldi “ txertatuetan” aurki tzen direla. Adibidez:

[IV 14] “Eguiten du gañera becataria Jaungoikoaren adisquide, au adi tzera

eman zuan Jesu-Cristoc, esan cienean Apostoluai: emendic aurrera ez dizuet esango:

nere servi tzariac, baicic Nere adisquideac” (A 128)

[IV 15] “Pitagoras fedegabea, eta gentilla zen: alaere bere icasleei esaten cien,

autu bear zituela egunean bi denbora, eta gogora ecarri bear zituela iru gauza: cer

eguin det, nola eguin det, eta eguin gabe cer u tzi det” (A 131)

Adibide horietako “NI” horiek ez dira esatariarenak, beste per tsonaia batenak

baizik. Beraz, prin tzipioz behin tzat, ez dira kontuan hartuko.

Sermoiaren, edo areago, genero homiletikoaren barruan dau tzan subjektuen

arteko erlazioak aztertu nahian ari garela, interesa tzen zaigu jakitea zein

den sermoietan barreiaturik dauden “NI” horien erreferentea. Munduko izakia?

Izaki diskur tsiboa? Hainbat bereizketa egingo dugu NI horien artean,

nahiz eta, esan gabe doa, beti ez da posible modu diskretuz erabaki tzea.

Gatozen ondoren per tsona-izenordainen erreferen tzia-balioen zerak ikusten:

b.1.) NI

NI izenordainaren baitan honako NI hauek bereizi ahal ditugu:

– NI-1 edo izaki (auto)biografikoa.

Gure hausnarketa, gogora bedi, oinarrituko da Ducrotek (1984: 199) defenditutako

bereizkun tzan. Hala, Ducrotek bereizten du Esatariaren barnean

halako desdoblamentu bat: Esataria, esataria den aldetik (L), eta Esataria

munduko gizaki bezala (λ). Lehena da enun tziatu baten agerrerak egiten duen

instan tzia “celui que l’énoncé désigne comme son auteur” (Anscombre 1985: 7);

bigarrena ez zaigu horrenbeste interesa tzen analisian, diskur tsoan errepresentatuta

ager tzen den neurrian jaso tzen dugu soilik.

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!