16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

tuetan ageri diren aho tsak eta subjektuak asoziazio eta disoziazioen menpe

daudela. Polifonia eta aho tsen zirkulazioa badago sermoietan, badagoenez,

baina ekar tzen diren aho tsak eta aho ts horien subjektuak ez dira berdin aurkezten,

ez kontuan har tzen testuetan barrena. “Deshomogeneizazio” printzipio

baten existen tziaz min tzatu beharko gara. Prin tzipio horren arabera,

sermoietan hiru aho ts mota edo aho ts-barruti bereiztu daiteke, eta subjektuak,

bere tasunen arabera, barruti batean edo bestean kokatuko dira. Barruti

horiek A/B/C izendatu ditugu. A barrutiak ortodoxiaren aho tsa jaso tzen du

(Bibliako aipuak, santu-santak, eta abar). Barruti honek balorazio eta estatutu

positiboak ditu. B barrutia doxari dagokio, herritarren aho tsak eta diskur tsoak

jaso tzen ditu eta, oro har, balorazio ahula du. C barrutia, azkenik, heterodoxiarena

da eta aho ts-diskur tso hori erabat dago gai tze tsia. Barruti horiek barruti

ideologikoak dira, eta axiologema gisa fun tziona tzen dute, ho ts, balore eta

ideologia emaile dira. Gauzak horrela, fenomenoen artean “konfigurazioak”

ager tzen dira. A eta C barrutien arteko oposizioa erabatekoa da: bi muturrak

kontradiktorioak dira, eta esklusiozko erlazioan daude. A eta B-ren arteko

erlazioa behin-behinekoa da, nahiz eta azalean antagonistak diren. Sermoien

“egituraren” gil tzarrizko oposizioak dira. Barruti horiek, aho ts horiek edo “hetereogeneotasun”

horiek ez dira kontu hu tsalak; eragin zuzena dute eta oso

kontuan har tzeko aztergai ditugu hizkun tza unitateetan materializazioan eta

banaketan. Ekin diezaiogun hipotesiei eta azterketei, bada.

4.3. HIPOTESIAK

Moduluan barrena bilduaz joan garen teorien eta ikuspuntuen ildotik,

gurekiko, hizkun tza forma eta mekanismoak beti ere enun tziazio-egoerari begira

azaldu beharra dago, “goitik beherako” norabidetik, instan tzia soziodiskur

tsiboan baitute abiaburua hizkun tza mekanismook, han txe baitute posizio-estatutua,

garantia eta legitimazioa.

Aztergai ditugun bi fenomenoak, bai per tsona-izenordainen eta baita berbaldi

ekarriaren erabilpena, esatari bakoi tzaren gurarien arabera gera tzen dela

pen tsa tzen da. Hau da, esatariak nahi duen erara –indibidualki zein erretorikoki–

bideratu ohi duela bi fenomenoon erabilpena. Uste hori oso zabaldua

da, bistan da. Horiek erabat ukatu gabe, baina, baiezta daiteke unitate eta

erabilpen horien a tzean, arrazoi sozio-diskur tsibo eta elkarreraginezko sakonak

daudela eragile gisa. Azken buruan, Benvenistek geroxeago esango digun

bezala, unitate eta erabilpen horien a tzean “ekin tzak” daude eta hautu linguistikoak

ez dira “zorizkoak”.

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!