16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

132

ARANTZA OZAETA

Esataria fikzio diskur tsibo bat da, eta ez dator bat derrigorrez enuntziatuaren

ekoizle fisikoarekin.

– Ducrotek, esataria nozioaren baitan, izan ere, bi nozio bereiztea proposatzen

du: batetik, esataria munduko izaki bezala (locuteur en tant qu’être

du monde), λ deitura emango diona, hezur-haragizkoa li tzatekeena

(199-203. or.); eta bestetik, esataria (locuteur en tant que tel), L laburduraz

izenda tzen duena. L(ocuteur) izango da enun tziazioaren arduraduna;

λ, berriz, per tsona “oso tzat”, izaki biografikoa, beste ezaugarri batzuen

artean, enun tziatuaren sor tzaile izatea duena. Lokutorea edo

esataria aurkezten da hi tzen aukeraketaren arduradun gisa, estiloarena

eta ethos eta pathos diskur tsiboena. Hortaz, enun tziazioari loturiko emozio

edo beste egoera psikologiko ba tzuk beregain har tzen ditu, ho ts,

enun tziazioagatik “esatariari” loturiko ezaugarriak L horri dagozkio. Aitzitik,

esatari horrek bere buruaren gainean munduko izaki bezala hi tz

egiten badu, λ egongo da inplikaturik. Autokritikan, esaterako, L

afirma tzen da λ desbalorizatuz edo gu txie tsiz.

– Baina bada beste bereizkun tza bat ere, esatari eta enun tzia tzailearen artekoa

hain zuzen. Enun tziatuak, izan ere, esatariarenak ez diren aho tsak

agerreraz di tzake. Enun tzia tzaile dei tzen die enun tziazioaren bidez

espresa tzen diren izakiei. Eurek “hi tz egiten” dute, enun tziazioan euren

ikuspuntua, jarrera adieraziko balute bezala, baina ez derrigorrez adi -

e razpen zeha tzak erabiliz. Bestela esanda, esatariak bere enun tziatuan

eszenan jar di tzake berearekiko desberdinak diren posizioak. Ducrotek

konparazio bat egiten du desberdintasun honen kariaz: per tsonaia

egilearen tzat dena da enun tzia tzailea esatariaren tzat.

Laburbilduz, Ducrotek diskur tsoa gauza tzen den gertaera polifonikoa

justifika tzeko ondoko “igorleak” bereizten ditu: sujet parlant, locuteur eta

énonciateur. Lehena da “l’auteur empirique de l’enoncé, son producteur [ ] extérieur

au sens de l’énoncé” (194 eta 207. or.); bigarrena “un être qui, dans le sens

même de l’ènoncé, est présenté comme son responsable” (193. or.); eta hirugarrena,

enun tziazioaren beraren izakia “un être de pure énonciation”, determinatzen

duena zein ikuspuntu hartuko den gertaerak aurkezteko. Bereizkun tza

honek uzten dio, esan bezala, polifoniaren arazoa plantea tzen eta jorra tzen.

Lagun tzen dio, halaber, enun tzia tzailearen eta enun tzia tzaile-kidearen arteko

erlazioak plantea tzen.

Orain ohar bat egin beharrean gaude gure azterketarako argigarria izan

daitekeelakoan. Sermoiak irakurri ahala, berehala ohar tzen da irakurlea tes-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!