16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Zen tzu horretan dakargu gure lanera, Agirre izaki diskur tsibo gisa (eta ez

munduko gizaki bezala) aurkezteko talaia eskain tzen baitigu. Polifonia nozioa

–izenari dagokionez– Bajtinengandik hartu, eta semantikan sar tzen du Ducrotek.

Baina nozio horren benetako izanak eta baldin tzek Bally autorearen

(1932) planteamenduan dute iturburua, zen tzuari buruzko enun tziazio planteamenduan,

hain zuzen. Ducrotek bi iturri horietatik edaten du.

Polifonia diogunean, baina, berdin esan genezake dialogismo ere. Egia da

bi nozio horien artean nolabaiteko bereizkun tza egin ahal dela (Perrin 2004).

Halatan, lehenak iradoki tzen du aho ts orkestratu baten presen tzia min tzairan;

bigarrenak, dialogismoak alegia, adierazten du aho ts horiek elkar interpelatu

eta eran tzuten dutela. Halaber, ikuspuntu teoriko batetik proposa daiteke,

guk egin dugun bezala, enun tziatuek eragin bikoi tza dutela: batetik interlokutiboa

eta bestetik interdiskur tsiboa (edo intertestuala). Enun tziatuek oihar tzun

interdiskur tsiboa edo intertestuala dute, izan ere, enun tziatuetan beraietan

ager tzen baitira, oihar tzun baten moduan, hi tz beraien bidez edo gai beraren

inguruan jada esanikoak. Enun tziatuak, zen tzu horretan, jada esandakoaren

eta esandako moduen ber-aktual tzeak dira. Garrok dioen bezala “bestea ez da

solaskidea bakarrik” (19-20. or.) Horregatik, arrunta da enun tziazioaz hi tz

egitean polifoniaz hi tz egitea, edota “heterogeneitate” enun tziatiboen gainean,

“alteritatez”, “heterologiaz”, “aho tsen zirkulazioaz” eta abar (Garro, id.). Terminologiari

dagokionez, polifoniaren edo dialogismoaren nozioek elkar osatzen

dute, txanpon beraren bi alde dira, eta behin baino gehiagotan baliokidetzat

har tzen dira.

Horrela bada, baztertu egin nahi du Ducrotek hiztun bakarraren ideia,

enun tziatu bakoi tzak egile bakarra eta bat bakarra duen ideia, “hizkun tzalaritza

modernoa” deitutakoaren azpian an tzeman daitekeena: “L’objectif de cet

chapitre est de contester –et, si posible, de remplacer– un postulat qui me paraît un

oréable du sujet parlant” (op. cit. 170. or.). Enun tziazioko subjektua bakarra

den teoria kritikatu eta ordezkatu nahi du, “enun tziatu bat-subjektu bat” teoria

hain zuzen.

Gauzak horrela, Ducrotek polifoniaren teoria proposa tzen du, problematika

honi irtenbide egokiagoa eman nahian (id. 197. or.). Ducroten aburuz,

enun tziazio batean polifonia dago “per tsonaia” mota bi bereiztu daitezkeenean,

énonciateurs (guk “enun tzia tzaile” izendatuko digunak) eta locuteurs

(guk “esatariak” esango duguna):

– “Esataria” ulertuko dugu izaki bat enun tziatuaren arduraduna litzatekeena,

enun tziatuaren eran tzukizuna eman behar zaion norbait.

131

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!