16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

130

ARANTZA OZAETA

r akziozkoa eta erreferen tziala (edo diskur tsiboa)– enun tziazio terminotan landuko

dira, jada esan dugunez.

Interakzio mailari dagokionez, elkarregin nozioak inklusio/exklusio, bat

etor tze/bazter tze, hierarkizazio eta an tzeko erlazioei egiten die erreferen tzia.

Hau da, subjektuen arteko balioen eta harremanen kudeaketari. Hirugarrenik,

informazio diskur tsiboa esatean, min tza-praktika moduaz ari gara,

diskur tsoko erregularitateez, polifonia mekanismoez eta abar. Bibliografia

zabalena bi fenomenoen deskripzioaren eta fun tzioaren gainekoa da (pertsona

izen-ordainen balio gramatikalak, eta abar). Baina oso urria da berbaldi

ekarriaren alderdi interaktiboei buruzko bibliografia, eta eskasagoa oraindik

beraren alderdi sozio-diskur tsiboen gainekoa. Gure lanerako, haatik, informaziorik

pertinenteenak interakziozkoa eta erreferen tziala dira. Fuentes autorearengan

(2000: 19-20) ikus daiteke sakonago interakzio eta erreferen tzial

nozioen arteko bereizketa.

Bi aztergaien analisian Ducrot autorearen bereizkun tza baliatuko dugu

neurri handi batean, kon tzeptualizazio lanetarako.

4.2.2. DUCROT (1984)

Esana da jada interakzioaren eta interdiskur tsoaren analisia enun tziazio

terminotan egingo dugula. Orain, Ducroten teorizazioaren bidez, jasoko

dugu enun tziazioaren arazoetako bat, ilokuzio-pragmatikak jaso tzen ez duena,

alegia, esatari bakarraren problematika. Esan dugu gorago enun tziazioa ez

dagoela subjektuaren psikologiari lotuta, edota izaki enpirikoari. Eta, noski,

enun tziazioaren iturria ani tza izanik, polifoniaren teoria fun tsa tzen da. Ondorengo

lerroetan begiratu bat emango diogu polifonia arazoez argienik diharduen

planteamendu eta kon tzeptualizazio bati, Ducroten teoriari hain zuzen.

Orain artean inplizituki onartu dugu diskur tso ororen iturburuan enuntzia

tzaile bakarra dagoela, hau da, enun tziatu bakoi tzak autore bakarrera eramaten

gaituela, esatariarekin identifika tzen den autorera, Ducroten terminologiaz

esateko, “Ni” esaten duen horretara. Haatik, polifonia eta dialogismo

nozioek, bi-biek, diote diskur tso oro beste diskur tso ba tzuetatik datorrela,

haien emari gisa.

Polifoniaren teoria ducrotiarra ezaguna eta erabilia da enun tziazioaren azterketan.

Hurbilbide hau oso bereizkun tza finak egiteko gai da subjektu enuntzia

tzailearen inguruan, ahalbidera tzen duena polifoniaren teoria fun tsa tzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!