16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

bazter ezinezkoa sermoiak ezaugarritu nahi badira. Ezin izango genuke

sermoien deskripzio edo karakterizaziorik egin, berbaldi ekarria saihetsean

u tziko bagenu. Leku bat egin behar zaio, inolaz ere. Luze arituko

gara alderdi hauez eta aurrera joan ahala irakurlea ohartuko da hautuak

ez direla arbitrarioak izan.

Horra tx lanaren oinarri enpirikoa, objektuak berak “eskatutakoa”, hain

zuzen. Gaude planteamendu enun tziatibo-diskur tsiboa egoki uztar tzen dela

corpusaren nolakoaz. Gainera, aurrerago ikusiko dugunez, bi errealitate horien

artean lotura estua dago, elkarri begira dauden alderdiak topatuko ditugu.

Nola ekin, metodologikoki, azterketa hauei?

4.2.1. ROULET, FILLIETTAZ ETA GROBET (2001)

Enun tziazioaren eta diskur tsoaren analisiaren bueltan hainbat metodologia

garatu da, eta aukera bat baino gehiago dago. Guri geuri, testuen enuntziazio-egitura

azter tzeko egokia irudi tzen zaigu, oro har, Roulet, Filliettaz eta

Grobet (2001) autoreen proposamena. Beraz, hautatu ditugun bi azter-unitate

edo hizkun tza gertakariak metodologia horren argitan aztertuko dira. Egileon

eskemaren arabera, hiru motatako informazioak eskuratu beharko ditugu

gure azter-unitateen inguruan: a) informazio linguistikoa, b) interakzio-informazioa,

eta, c) erreferen tzia-informazio sozio-diskur tsiboa. Beste hi tz ba tzuetan

esanda, lehenbizi, aztergaiaren deskripzio fenomenologiko bat egingo dugu,

hizkun tza markak kontuan hartuz; ondoren azter-unitateon elkarreragin-balioa

deskribatuko da; eta, azkenik, berbaldiaren barruan duen fun tzio diskurtsiboa

edota interdiskur tsiboa emango dugu. Azken honi eduki “erreferentziala”

ere dei geniezaioke. Horrenbestez, hiru pauso horiek emanda, aztergai

diren bi fenomenoak, marka-arrasto izatetik, dimen tsio sozio-diskur tsiboraino

azter tzen dira. Bide osoa egin nahi da.

Kontu hauek beste modu batean ere deskriba litezke. Aztergai ditugun

entitateak –per tsona-izenordainak eta berbaldi ekarriaren bi modalitate klasikoak–

gertakari hirukoi tza osa tzen dute: hizkun tzazkoa, interakziozkoa eta

sozio-dikur tsiboa.

Lehen mailako azterketari ekiteko, ho ts, hizkun tzako informazioa jasotzeko,

azaleko egitura hartuko dugu kontuan; lan horretarako gramatika tradizionalean

oinarri tzen diren deskripzioetara joko dugu, eta handik jasoko

dugu gure lanerako pertinente dena. Beste bi informazio iturriak –ho ts, inte-

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!