16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

128

ARANTZA OZAETA

4.2. METODOLOGIAZKO ERABAKIAK

Esan dugu jada interakzionismo sozio-diskur tsiboaren azterketa enuntziazio

terminotan egingo dela eta berezki bi azter-unitateri ekingo diegula:

per tsona izen-ordainei eta berbaldi ekarriari. Pen tsa tzen dugu bi fenomenook

sermoia ezaugarri tzeko gune onak direla. Baina teoriaren operatibizazioaren

auzia ager tzen zaigu berriz: nola ekin azterketari?

Testuak ez dira instan tzia bakarrekoak; testuetako instan tziak ugariak eta

ani tzak izan ohi dira, testuak fenomeno enun tziatibo-diskur tsibo ugariz baitaude

osaturik, beste hi tz ba tzuetan esanda, enun tziazio-heterogeneotasuna da testuetan

nagusi. Testuetan, orobat, subjektua –bere diskur tsoaren iturri den partez–, alde

guztietan dago present berbaldian zehar. Era berean, gertaera enun tziatibo desberdinak

present daude enun tziatuetan eta berbaldietan, alde guztietan egon ere.

Hau da, antolaketa edo egitura enun tziatiboa maila desberdinetan osa tzen da.

Zeri ekin? Nola? Zein entitate enun tziatibo hautatu?

Enun tziazio fenomenoaren inguruan hainbat azter-unitate hautatu ditzake

ikerlariak, besteak beste, klasikoak diren aktorializazioa, espazioa eta

denbora. Ikerlariaren xede-asmoek ere garran tzi handia dute hautaketa honetan.

Guk geuk analisirako bi gertakariren antolaketa hautatu dugu: batetik,

per tsona izen-ordainena, eta, bestetik, diskur tso ekarriarena (discours rapporté,

discurso referido). Esan dugunez, fenomeno enun tziatibo-diskur tsiboa alderik

alde zeharka tzen du enun tziazio-heterogeneotasunak, eta, zehazki, hetereogenetasunaren

bi alderdi adierazgarri eta “klasiko” aukeratu ditugu sermoiak

analiza tzeko. Gure aburuz, corpuseko testuen egitura enun tziatibo-diskurtsiboa

beha tzeko azter-gune onak edo “pribilegiatuak” dira. Azken buruan,

sermoia den lan enun tziatiboaren oinarrizko helbururako prozedura behinetarikoak

baitira. Elementu dialogiko eta polifonikoak dira.

Baina, galde daiteke, zergatik bi horiek?:

– Batetik, per tsona kategoria azter tzea, eta, bereziki, izenordainen erabilera

abiapuntu tradizionala edo kanonikoa da berbaldiaren analisia egiterakoan

Benvenisteren teorizazioaren ondotik (aktorializazioa-espaziodenbora).

Eszena enun tziatiboa azter tzeko, per tsonen arteko erlazioak

ebazteko, eta posizio diskur tsiboak a tzemateko bide ziur tzat jo tzen da.

Ikus beherago izenordainen gainean Benvenistek dioena.

– Eta berbaldi ekarria hauta tzeaz den bezainbatean, zera esan behar: berbaldi

ekarriak presen tzia altua du sermoietan; areago: osagai zentrala da,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!