16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

nozioa ere ez baita nozio unibokoa. Nozio zaharra da, historia luzea dauka eta

denboraren joanean berrikun tza ugari izan dituenez, nozio polisemikoa bihurtu

da. Aldaketen berri jakin nahiez gero, ikus Catherine Fuchs autoreak

(1981) egiten duen errepasoa hasieratik gaurdaino (errepaso historikoa eta

kritikoa, argigarria bere laburrean).

Enun tziazio terminora lerraturik, gu txienez hiru fenomeno bil tzen ditu

gaur egun:

a) Enun tziazio-instan tzia(k), ho ts, enun tziazio-eragiketaren aktoreak: subjektu

enun tza tzailea eta subjektu enun tziatarioa 34 . Azkenengo hau, testuaren

interpretazioak hala eskatuz ager daiteke. Lehena, enun tzia tzailea

alegia, eskuarki hiru elementuk definiturik ager tzen da: Ni-Orain-Hemen,

hurrenez hurren ondoko edukien arabera: Aktorializazioa-Denbora-Espazioa.

b) Enun tziazio-operazioak, hau da, Saussuren hizkun tzatik hizketara

pasa tzeko erabilitako operazioak dira. Bi nozio horiek ez dira jada bi

entitate ezkonezin, ezpada operazio berberaren elementu aldi berean

osagarri eta osakin: hizkun tzatik diskur tsora (Benvenisteren terminologian)

jauziarena. Diskur tsoan eta berbaldian jar tzea da (la mise en

discours) operazio hauen egitekoa. Operazio honi actualisation eta actualización

deri tzo. Euskaraz “aktualdu” baliotuko dugu, “gauza tzea”

eta “zer tzea” irekiegiak eta zehazgabeegiak begitan tzen bai tzaizkigu.

34 Subjektu enun tza tzailea edo “esataria” (“lokutore” zen tzuan) baliokide gisa erabil tzen

dira askotan, eta bada bereizketarik euren artean (ikus beherago 4.2.2. atalean Ducrotek egingo

duen bereizketa). Subjektu enun tziatarioa-ri dagokionez, ez da nahastu behar “solaskide” nozioarekin

(interlocutor zen tzuan). Izan ere, solaskide presente dagoen subjektua li tzateke; eta

enun tziatarioa (guk enun tzia tzaile-kide izendatuko duguna) “destinatario” ideala, kristaua.

Nozioen artean bada katramilarik, egile eta ikusputu desberdinen hautuei zor bai tzaizkie. Nolabait

laburbilduz, ondoko bikoteetara ekar daitezke:

enun tzia tzaile ↔ enun tziatario (enun tzia tzaile-kide)

lokutore (esatari) ↔ alokutario (solaskide)

destinador ↔ destinatario

Guk gure lan honetarako “igorlea” izenda tzeko esatari erabili dugu (2. kapituluan) eta 3.

kapitulutik aurrera “esatari” edo “enun tzia tzaile” baliatuko ditugu, eta nagusiki “enun tziatzaile”,

aurreko biak lo tzeko duen erraztasunagatik (azalpenetarako, ikus aurrego Ducrot). Sermoien

“har tzaileei” dagokienez, esan bezala, sermoilariak “aurrez aurre” daukana izenda tzeko

“solaskide” baliatuko dugu eta obra osoarena, Asteasuko sermoian presente ez dagoen auditorio

zabal horri begira, “enun tzia tzaile-kide”.

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!