16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Bronckartek dioenez (2005: 154-155), hiru elkarreragin-mota bereizi

ahal dira testuetan/diskur tsoetan. Gure azterketa lehen elkarreragin-motaren

baitakoa da, ho ts, elkarreragina jarduera sozialaren eta hizkun tzaren artean

gerta tzen den motakoa. Bronckarten lan honen ai tzindari tzan leudeke, esan

dugunez, Valentin Voloshinov nahiz Mijail Bajtin autoreen lanak 33 .

Nozioak argi tzen ari garela, une egokia delakoan gaude arda tzezkoak diren

biri buruz luzeago jarduteko, ezen kapitulu osoa ez ezik lan osoa ere

zeharka tzen baitute: diskur tsoa eta enun tziazioa.

4.1.1. DISKUR TSOA

Berbaldiari buruzko analisia egiten ari garela, lehenengo bereizkun tza honakoa

da: Diskur tsoa vs berbaldia. Euskaraz biak ere sinonimo gisa erabili izan

dira, nahiz “berbaldi analisi” nahiz “diskur tso analisi”, bi-biak erabili dira analys

de dicours edo análisis del discurso delakoa izenda tzeko. Hala ere, dugun ikuspuntua

sozio-diskur tsiboa izanik, beharrezko deri tzogu nozio biak bereiztea.

Berbaldia datu gordina da, eskura dugun hurbileko datu zuzena, enpirikoa.

Berbaldia izan daiteke “solasaldiren” baliokide, bai “conversation” edo

“discourse analyse” anglosaxoiarena ere. Aldiz, diskur tsoa ez dugu eskura, objektu

normatiboa eta teorizatua da; ez da objektu naturala, teknikoa baizik,

horregatik esaten da “diskur tso politikoa”, “diskur tso zientifikoa”, eta abar

(eta ez “berbaldi politikoa”, “berbaldi zientifikoa”…).

Diskur tsoa testua sor tzeko eta testua buru tzeko prozesu-mul tzoa edo mekanismoa

da; mekanismo hori, baina, estuki lotua dago enun tziazioari eta

prozesu intersubjektiboari. Bi alderdi horiek faktore eragileak direnez gero,

norma edo norabidea marka tzen dute. Bestela esanda, alderdi intersubjektiboak

(azken buruan, sozio-diskur tsiboak) faktore erregula tzaileak dira, hau

da, eredu bati (elizakoari, zientifikoari, eta abar) da txezkien arau orokorrak

gorde tzea behar tzen duten faktoreak. Kontua da mekanismo hori egitura sintaktiko

erregularren bidez gerta tzen dela, eta, horrexegatik da, hain zuzen,

analizagarria.

33 Voloshinov: El marxismo y la filosofía del lenguaje. Madril, Alianza Universidad, 1992;

fran tseseko edizioa Bakhtine/Voloshinov. Le Marxisme et la philosophie du langage, Minuit,

Paris 1977. Bai eta Mijail Bajtin bera ere (1995/1979). Estética de la creación verbal. Madril,

Siglo veintiuno editores. “El problema de los géneros discursivos” (4. kapitulua); Bakhtin

(1984) Esthétique de la création verbale, “Le problème du texte” kapitulua (309-338. orr.).

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!