16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

122

ARANTZA OZAETA

4.1. OINARRI TEORIKOA: NOZIO BA TZUK ARGITUZ

Modulu honetan sermoien analisia interakzionismo sozio-diskur tsiboaren

ikuspegi eta planteamenduaren barruan egin nahi da, Bronckart autorearen

eta Genevako Eskolaren ikusmoldeei jarraiki. Zein opzio teoriko daude eredu

horren oinarrian?

Hasteko, min tzaira-jarduera (activité langagiere), jarduera konplexua da.

Jarduera horren adierazpen behagarriak testuak dira, berezko hizkun tza (hizkuntza

natural) batean ekoizten diren testu ahozko zein ida tziak. Testuak, bada,

errealitate enpirikoak dira, eta komunikazio-unitate globalak. Testuak hainbat

osagai bil tzen du eta osagai horiek lorra tzak (traces) uzten dituzte, testuaren

ezaugarriak ikusgarri eta behagarri bihur tzen dituztenak. Besteak beste, interakzio

egoeraren ezaugarriak, testuaren erreferentearen gaineko ezaugarriak, eta

baita, maila sakonagoan, haren sorkun tzarako baldin tza sozio-historikoak ere.

Bestalde, min tzaira-portaera giza espezieari dagozkion elkarlan sozialen

alorrekoa da. Horrenbestez, min tzaira-portaera nahitaez erakunde sozial baten

parte da: erlijiosoa, politikoa, irakaskun tzakoa... Helburuen arabera gauzatzen

da (konben tzitu, libertitu, iraka tsi, informatu...). Eta, hirugarrenik, estatutu

sozial jakin bat duten har tzaileei zuzenduta dago, nahiz eta har tzaile

horiek bakoiztu edo indibidualizatu ahal diren.

Interakzio nozioari dagokionez, beti ere “goitik beherako” ibilbidean ulertu

beharra dago (Bronckart 2004: 72). Analisia goitik behera egin behar hau

Voloshinov eta Bajtin autoree zor zaie. Aldarrikapen honen oinarrian da tzan

ideia zera da: praktika diskur tsibo edo linguistikoak defini tzen dituzten ezaugarriak

eta ezaugarri horien garapena, estuki loturik daude faktore materialekin.

Horrela, testuen ezaugarriak, zenbait formazio sozialek egindako berariazko

eta borondatezko hautuen araberakoak dira, euren joko eta helburuen

arabera egin ere (Foucault-en “formation discursive” nozioa, 1969). Formazio

soziala ulertu behar da, horrela, giza ekin tzaren erakundeek har tzen dituzten

forma konkretu bezala, testuinguru fisiko, ekonomiko eta historikoen arabera.

Formazio horiek arauak sor tzen dituzte, normak, baloreak eta abar, eta horiek

harremanetan daude talde horren kideen interakzio modalitateekin:

“Les formations sociales sont les formes concrètes que prennent, en fonctions

des contextes physique, économique et historique, les organisations de l’activité

humaine, et plus généralement de la vie humaine. Ces formations sont génératrices

de règles, de normes, des valeurs, etc., qui ont trait aux modalités de régulation

des interactions entre membres d’un groupe”. (Bronckart 2004: 104).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!