16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

egoeraren barneko dinamika batean. Enun tziazioaren linguistikak, linguistika

den aldetik, ez ditu diskur tsoak beren baitan beha tzen, baizik eta prozesu

formalen propietate erregularrak, egoera errealetan diskur tsoak

artikula tzea ahalbide tzen dutenak. Austini interesa tzen zaio enun tziatuen

eta egin tzen arteko erlazioen sailkapen bat; eta, aldiz, Benvenisteren hizkuntzalari

tza enun tziatiboak ain tzat har tzen ditu enun tziatuaren eta egoeraren

arteko erlazioak.

Jacques-ek dio (1983) hizketa-egin tzen teoria garatu dela elkarrekin tza

linguistikoaren teoriatik kanpo, axioma austiniarraren azpian, alegia, enuntziatuak

lokutore bakarraren aktibitate diskur tsiboaren produktu direla (ikus

bereziki 67-69. orr.). Benetan da zorro tza Jacques kritika egiten, disziplinen

arteko integrazio saio baten baldin tzen aurkezpena egiten duelarik.

Bange autoreak (1983) aitor tzen du bi korronte horiek etorki edo abiaburu

desberdina dutela (batak, filosofia analitikoa; besteak, hizkun tzalaritza),

eta baliatutako oinarrizko kon tzeptuak ere bestelakoak direla, baita

deskripzioen norabideak eta helburuak ere. Hala eta guztiz ere, baiezta tzen

du bi korronteok ez direla ezinbestean eta bete-betean dibergenteak eta

ezkonezinak.

Iri tzi horiek horrela, badirudi ilokuzio pragmatikak azalpenik gabeko eremuak

uzten dituela; areago, zenbait alderdi ikustezin egiten ere dituela, hala

nola, per tsonen arteko elkarreragina, edota diskur tso mailako enun tziazio fenomenoa.

Hu tsune hori agerian gera tzen da, esaterako, dimen tsio diskur tsiboen

eta enun tziazio-egoeraren arteko lotura eta erlazioei dagokienez. Aipatu berri

diren dimen tsio-diskur tsiboaz eta enun tziazio fenomenoez, eta euren arteko

diferen tziaz, hurrengo puntuan arituko gara.

Ikerlaria muga tzen bada deskripzioa hizketa-egin tza mailan egitera, hau

da, enun tziatuen eta hizketa-egin tzen arteko loturen deskripzioa egitera, aurreko

kapituluan egin dugun bezala, iristen da egin tzen deskripzio taxonomiko

batera. Eta orduan arrisku bat sor tzen da: begien bistan ez izatea hizkuntza

formen eta komunikazio egoeraren (ho ts, instan tzia sozio-diskur tsiboaren)

arteko lotura. Gure sermoien kasuan, zehazki, galduko genuke aukeratu ditugun

bi azter-unitateen lotura aktiboa fenomenook gerta tzen diren komunikazio

egoerarekin; bestela esanda, ez genuke jakingo izernordainak eta diskur tso

ekarria (“bestearen diskur tsoaren”) nola lo tzen diren enun tziazio-instantziarekin,

gure kasuan, Elizaren aurpegi linguistiko batekin, sermoiarekin.

Gogora bedi sarreran esan dugula fenomeno linguistikoak “goitik beherako”

norabidean aztertu beharrean gaudela. Jarraian dakar tzagu argibide gehiago.

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!