16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XIV

HITZAURREA

zehar ez da izan beste instan tziarik horrenbesteko garran tzirik eman dionik

aipuari. Eta ez da beste diskur tsorik horrela joka tzen duenik”. Aipatu bikote

horri esker, kristau-diskur tsoa amaierarik gabeko diskur tsoa da, nahi adina

errepika daitekeena. Horra hor kristau-diskur tsoaren –eta sermoiaren!– originaltasuna.

Gauzak horrela izatera, honek guztiak isa ts luzea du ondorio gisa.

Azken modulua, bosgarrena, erretorikaz ari da. Zer diren gauzak: hasieran

baztertu erretorika hura berriz datorkigu mahai gainera, sermoiaren karakterizazioa

lagun tzera. Baina, bada diferen tzia bat: erakusaldiak ez datoz erretorika

“erakustera”, ez dira erretorika lanak, alderan tziz baizik, diskur tsoa bera dugu

erretorikaren a tzetik dabilena. Agirreren sermoiak bere horretan edozein sermoilarik

erabil tzeko eginak dira, buruz ikasi eta bere horretan bota tzekoak.

Elizkizun festa tsu eta ederrak nahi ditu Agirre Asteasukoak, Jaunari eskerrak

emateko. Elizaren festa eta ospakizun adierazgarriak jar tzen ditu kristauen begien

aurrean eta belarrietan, hala nola, Jesukristoren Piztuera egunean, Saindu

guztien egunean… Oro har, egitura “pro-klimatikoa” dagokio sermoiari. Hau

da, klimax batetik beste batera doana.

Zer esan konklusio orokor gisa?

Lanean bada zer zorroztu, hala marko teorikoari dagokionean nola metodologiari

dagokionean. Zenbaitetan eklektiko samar jokatu du tesigileak,

“brikolage” i txura har tzeraino. Baina, lanak badu nolabaiteko barne koherentzia,

helburutik datorkiona eta helburuari dagokiona. Nire aldetik, kalte baino

mesede gehiago ikusi diot moduluak egiteari.

Ez dakit zein modulu edo kapituluk aurkituko duen irakurle-mul tzo zabalena:

litekeena da modulu guztiek irakurleria bera ez izatea. Izan daiteke,

orobat, kapitulu guztiek ez izatea interes bera ere. Irakurle batek sermoia

ilokuzio-egin tza den neurrian izango du interesa; ho ts, zein den sermoilariaren

asmoa. Besteren batek erakusaldiaren egiturari eta banaketari egingo die

arreta. Hirugarren bati erretorika interesatuko zaio. Diskur tso kontuetan

adituari, labur samar geratuko zaio seguruenik. Nolanahi ere, hasiera da eta

moduluen hasieretan oinarri tzat hartuko dituen teoriazko lanen berrikuspen

guztiz balio tsua eskain tzen zaio irakurleari. Hainbat eta hainbat kon tzeptu

argi tzen zaizkigu hurbilketa pragmatiko desberdinak jorratuz. Eta hori ere ez

da ahalegin makala.

Bi ohar txo amaitu baino lehen.

Asmorik onenaz ibilita ere, gisa honetako hurbilketa bat aka ts eta ahuldade

gabea eta irakurle guztien gustukoa izatea, oraingoz ezinezkoa iruditzen

zait.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!