16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

[III 43] “Baciñaqui, Cristaua ceñ miragarria dan doai au! Nai dezu au nolerebait

ezagutu? (A 23)

[III 44] “Baciñaqui, ceñ miragarria dan zure animan Espiritu Santuac isuri

zuan graciaren doaya!” (A 31)

Nolabait, animatu nahi da gizona Jesukristok u tziriko doaiak har tzera, eta

horretarako ez da falta elementu apologetikorik ere:

[III 45] “Atozea orain, nire Cristaua: ez da alde onetatic guciz miragarria

graciaren doaya?” (A 41)

[III 46] “Bedeincatua izan bedi beticotasun gucian, onembeste ontasun, eta

amorio aguertu digun Jauna” (A 51)

[III 47] “Nere Cristaua, Sacramentu miragarri orren ondasun añ andiac galdu

naico dituzu emengo aurqueri, eta emengo ecer ezagatic? Non da zure fede,

edo sinistea?” (A 386)

Kontestu horretan ulertu behar dira, beraz, ohartarazpenak eta erregulazioak.

Gizona bekatuan dagoelarik, ezin izan daiteke Jesukristoren “lagun”.

Horregatik egiten ditu salaketak edo eska tzen du damu tzea, lo tsa tzea, egindakoaz

oroi tzea, barkamena eska tzea, eta abar:

[III 48] “Baña guchi dira Espiritu Santuaren iturri eder au gorde tzen duenac,

eta gueyenac vici dira becatuaren ur ustelac edaten dituala” (A 41)

[III 49] “Ay” Eta alaere galdu degu doai au añ erraz edo ecerezagatic! Galdu

Jesus onac aimbeste nequerequin gure tzat irabaci zuan apaindura ederra? Eta ezaguturic

au gucia, ez guera damuz deseguingo? Lo tsa gaitecen gure cen tzu ga be queriaz…”

(A 27)

Talaia honetatik begira, konfesioa eta komunioa, gai errekurrenteak eta

kuantitatiboki garran tzi tsuak, bekatuak garbi tzeko eta Jesukristoren ondoan

egoteko bitartekari dira, ho ts, liberazio eta erreden tzio modu bat.

Eta subjektua transformatu da? Ba tzuk, dirudienez, bai. Jarraian datozen

adibideak subjektuen “transformazio” horren lekuko dira:

[III 50] “A tseguin andiarequin ecusi det, aurrac, iracur tzen ez daquienac

ere, icasi duela lenengo Partean ipiñi dedan gucia” (Eracusaldien atalari sarrera

B 233)

[III 51] “Uste det eracusaldi oequin arguiro ecusi duela zuetatic ba tzuec, nola

Confesio gaiztoac eguin dituen, edo vici tza on tzeco asmo osoa sortu gabez, uste

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!