16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

112

ARANTZA OZAETA

penuriak, gu txiespenak… Ez-jakitea eta ez-jakitearen ondorioak marka tzen dituzten

hizketa-egin tzak leudeke bertan. Atal hau ere oso hornituta dago. Baina

oraindik ez gara preskripzioara iri tsi. Izan ere OBLIGAZIOAren modalitatean

leudeke preskripziozko hizketa-egin tza guztiak. OBLIGAZIOaren modalitate

hau, gogora ekar bedi hizketa-egin tzak poten tzia tzeaz eta ahul tzeaz esan duguna

(cf. supra 3.1.2.2.) li tzateke BETEBEHARRAREN ber tsio gogorragoa,

point-a poten tziaturik lukeena, eta alderan tziz. OBLIGAZIOaren modalitate

hau ere horniturik asko dago.

Gauzak horrela, gure ustez, sermoietako hizketa-egin tzak lau dinamika edo

logika horietan koka tzen dira: desioaren logika; inten tzioaren logika; beharrizanaren

logika; eta obligazioaren logika. Eta hizketa-egin tza aleetatik edo lokaletatik,

gorago egin eta makro-egin tzara iristen dira. Logika horietan sar daitezke

hizketa-egin tza lagun tzaileak edo subsidiarioak. Taulari goitik beherako

norabideak ematen dio zen tzua, baina interpretazioa behetik gora ere egin dezakegu.

Seinalatu ditugun hizketa-egin tzetako ba tzuk zuzenekoak dira, baina,

erakusten saiatu garenez, beste logika batek mendera tzen ditu egin tza-zuzen

horiek, alegia, egin tza erretoreak gobernatu ere, eta hori zeharkako hizketaegin

tzez ematen da. Egin tza subsidiarioak edo periferikoak, zuzenekoak gure

kasuan, ixilpean gorde tzen den erretore edo nuklear horren azpian leudeke.

Gure ustez, testuaren elaborazioa mar txan jar tzen duen motiboa kezka da

“Jauna bear bezala ezagutu eta ama tzeco” kristauak behar duen formazioa eta

ardura. Azpimarra tzen da kristauak ez dakiela (“baña eguingo ditu gizonac

oec, oen berriric ezpadu?, eta abar). Kezka dago, halaber, gizonak dotrinari

kasu gu txi egiteagatik (“Dotrinac eracusten dizu, baina asco dira cristauen

artean dotrinac dacarrena adi tzen ez duenac”). Kristaua lozorroan dago, eta

sermoilariaren lana horiek esna tzea da. “Orregatic gauza bearra da beiñ ta

berriz eta ascotan azal tzea eta aguer tzea dotrinac emen eracusten diguna”. Beraz,

“ar tzaiak” atoz nerekin esaten dio kristauari, “Ceruco bidera”.

Gauzak horrela, bekatuak aurrez aurre jar tzea, edota dogmak, zigorrak eta

meha txuak egitea, ez da sermoilariaren zeregin eta asmo nagusia, instrumentu

edo bitarteko tresna baizik. Azken batean erregulazio horiek ez dira egin tza

nagusi, subordinatu baizik. Onar tzen dugu hizketa-egin tza indibidualak daudela,

baina hizketa-egin tza horiek inten tzio eta ekin tza estrategia batek lotuak

ditu: komunikazio-ekin tza baten parte eta bidera tzaile dira.

Garran tzi tsuena, ezer baino lehenago egiteko, lo dagoena esna tzea da. Eta

horretarako sen tsibilizazio eta “kon tzientizazio” egitasmo ba tzuk daude, kristauak

ez baitaki… baina baleki!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!