16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

110

ARANTZA OZAETA

tauari ez apur tzeko Jainkoarekiko hurbiltasuna, bere jokabideak ez dezala graziatik

urrundu, eta, bereziki, teologia dogmatikoa sostenga tzen duten Sakramentu

eta Aginduen urraketetan eror ez dadin. Bestela esanda, bekatuan eror

ez dadin. Horrela gauzak, sermoietan bildutako hizketa-egin tzen helburua ia

beti zerbait egitea da: jakin-arazi, mugi-arazi, ohart-arazi, motiba-arazi, bidera

etor-arazi…

Horiek horrela, baina, zein da sermoien xede-asmo nagusia? Zein da sermoien

point-a, edo proposizio edukia? Taulari jarraituz, goitik beherako bidea

egingo dugu, helburu nagusitik tokikoetara, makro-egin tzetatik mikro-egintzetara.

Gure aburuz, sermoia “bide zuzenera” ekar tzeko ahalegina da, horretara

bideraturik daude bitarteko egin tza guztiak. Esango dugu sermoiaren helburua

MOTIBA TZEA dela bere adiera zabal eta abstraktuan. Grina tzea,

akuila tzea, induzi tzea… edo gisa horretako adi tz edo predikatu bat. Erretorikoki

esanda, movere edo mugiarazi. Perspektiba honetatik begiratuta, sermoian

barreia tzen diren ezagu tza morala (Sakramentuak, Aginteak) eta ekintzen

erregulazioa (ohartarazpenak eta kontuan har tzeak) motibarazpen horren

bide baino ez lirateke izango. Ho ts, hizketa-egin tza lagun tzaileak, sermoiak

eta sermoilariak “gidari tza espiritula” modukoa lortu alde jarriak.

Motiba tzea, baina, modu positiboan edota negatiboan egin daiteke. Maiz

ikusten da motiboek aldeko mugimenduak bul tza tzen dituztela: sermoien euforia,

balorazio positiboak, gertaera mistikoak, otoi tzak. Ai tzitik, beste batzuetan,

alden tze-mugimenduak ditugu motibazioan: uxa tzea, beldurra sortzea,

galera sentimenduak zabal tzea, estigmak... Sermoiak sufrimendua eta

erruduntasuna emozio negatiboak maiz ikusten dira, Bravo Arriaga autoreak

(2001: 99) “pedagogía del sufrimiento” izenda tzen duena, eta erlijio katolikoak

fededunei asumi tzen iraka tsi diena. Bravo Arriagak (idem) hi tz gutxitan

laburbil tzen du emozio positibo eta negatiboen auzia: “En general, la

enseñanza práctica del catolicismo se cifra más sobre el Cristo de la Pasión que

sobre el Cristo de la Resurrección”. Auzi honetan sermoiak motibarazteko

dauzkan moduak daude jokoan: exemplak, adibideak, ilustrazioak, analogiak,

bukaera txarreko ibilbideak...

[III 41] “O tseguizu, ez ixildu: tronpeta baten eran eguizu deadar, eta adi tzera

eman guiozca tzu nere herriari bere becatuac” (A 3)

Kristauaren ez-jakintasun eta ez-gaitasun horiek abia tzen eta gida tzen dituzte

sermoiaren beste prin tzipio garran tzi tsu bi. Batetik, sermoien esataria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!