16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

108

ARANTZA OZAETA

“informazioen” transmisioa modu eraginkorrean egiteko. Puntu honetan

arreta jarri behar dugu alderdi batean: zuzeneko hizketa-egin tza bezala definitu

ditugun hizketa-egin tzak, egoera subordinatuan daude, hizketa-egin tza

domina tzailea (kasu idealetan bakarra izan beharko lukeena, cf. arestian aipaturiko

Nef autorea) barreiatua edo “desfokalizatua” dago, ho ts, sermoiak balio

ilokutibo direktiboa du, bai, baina ko(n)testuak inplika tzen duena ere hartu

beharko da ain tzat. Bestalde, ilokuzio-ekin tza nagusia, sermoilariaren arabera,

konstatatiboa da esplizituki eta inplizituki direktiboa. Beraz, testu-molde honen

balio ilokutiboa identifika tzeko, kon tsideratu behar dugu sermoiaren

makro-egin tzaren indarra bete-betean direktiboa dela. Orobat, faktore ko(n)

testualek bihur tzen dute ilokuzio mota hori hegemoniko.

Lagungarri gerta dakiguke, orobat, “aldaketa kontestualaren” nozioa, izan

ere, sermoiaren egitasmo narratiboaren ispilu baita. Aldaketa kontestuala narrazioaren

barruan gerta tzen da. Esatariak programa narratibo bat dauka, sermoiaren

barneko programa narratiboa, berea propio dena, hain zuzen ere. Eta

programa horretan eramaten da kristaua sermoi testuaren barnean eta bilbean,

bukaeraraino, “Zerura…”. Sermoiak efektu hori (perlokuzio efektua) mamitzen

du sermoiaren barruan bertan, Zerua edo klimaxa sermoiaren testu-planak

determinaturik dago, diskur tso erretorikoaren atalak bideraturik, exordioa,

proposizioa, divitioa… harik eta peroratioraino (bukaera patetiko eta emozionaleraino).

Azkenean, dinamika eta praktika aszendente baten bidez, iristen

da kristaua sermoiaren barruan dagoen Zerura edo klimax testualera. Beste

hi tz ba tzuekin esanda, sermoietan eman dira betiko bizi tza erdiesteko “pausoak”,

horra hor, prezeptuak jakin, prezeptuen arabera jardun, eta abar, modu

horretara iristeko Zerua, “goratasuna”, “lur prometitua”, “loria”. Bete tzen da,

beraz, sermoi testuaren baitan semiotika narratiboaren logika: badago subjektuaren

transformazioa aktante baten eraginez (eta testua memorian il tza tzen

da aktanteen errepikapenari esker ere bai). Horrela gauzak, transformazioaren

“pauso” horien bidez jakin ahal dugu nondik-norako bidea egiten den sermoietan,

eta erabaki zein den, azken buruan, hizketa-egin tza nagusia. Edo,

hobeto esanda, definitu sermoia den hizketa-egin tza berezia. Hurrengo eskeman

deskriba tzen da:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!