16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

fun tziona tzen duten hizketa-egin tza desberdinak, eta beste gauza bat sermoia

den egin tza linguistiko berezia ezaugarri tzea.

Beharrik, beste autore ba tzuk ere ohartu dira ilokuzio pragmatikaren

enun tziatuz enun tziatuko muga honetaz, eta gaindi tzeko irtenbideak seinalatu

dituzte. Guztiarekin ere, sermoien irakurketatik eratorrita (“zen tzu efektu”

gisa), testua testu bat baino “zerbait gehiago” dela esan dugunez, eta zeharkako

hizketa-egin tzen problematikaz hi tz egin dugunez, honako galdera hauek derrigorrez

planteatu behar dira: sermoiaren igorleak jaulki tzen dituen irakaspen

horiek ote dira hizketa-egin tza hegemonikoak? Ote dira nagusi, bestalde, erregulazioak

eta kontu-har tzeak? Formaz baieztapenak eta informazio emateak

direnak, edota direktiboak, lokutiboki eta ilokutiboki ezkondurik ageri diren

hizketa-egin tzak, hierarkikoki gorago, beste maila bat dute. Bestela esanda,

igorlearen ustez, Sakramentuak jakitea eta bete tzea bide bat besterik ez da:

Jesukristok gizona salba tzeko u tzitako injineru tza bat, salbamen ekipamendu

bat. Baina sermoien azken helburua ez da jakitea, baizik eta egitea eta, areago,

izatea. Dotrinaren arau-prezeptu mul tzo horiek ezagu tzea ez da aski gizakia

salba tzeko: beharrezkoa da, gisa berean, sakramentuekiko sua, miresmena

Jainkoaren obrarekiko. Horra hor hizketa-egin tza adierazkor hori toki estrategikoan,

obra osoaren lehenbiziko hi tzetan:

[III 40] “Cein on, eta maitagarria gure Jaun eta Aita cerucoa, gu betico doatsu

eguiteco artu dituan, neurri ederretan!” (A 5)

“Neurri ederrak” sakramentuak dira, esan bezala, zerurako bidea laguntzeko

eta leun tzeko modua. Interesgarria da informazioaren aurkezpena: Jesukristoren

irudia “on eta maitagarri” ageri da, balorazio positibo batek altxatua,

formulazio adierazkorrez, eta abar. Sermoietan orpoz orpo ari dira

azalpenak eta balorazioak. Ager tzen den informazio hori modalizatuta dago,

igorlearen arrimura ekarria. Azalpenarekin elkarbizi tzan, mediatizazio lanean,

erruz aurki tzen dira iruzkin eta balorazioak.

Makro-egin tzaren bidean ari garela, garran tzi tsua zaigu Haverkatek (1979)

definituriko hizketa-egin tza berria hona ekar tzea, ez Austinek, eta ez Searlek

kontenplatu ez zutena: egin tza alokuzionarioa, hain zuen. Egin tza horren oinarrizko

fun tzioa li tzateke hizlariak elkar-ekin tzan zein estrategia erabil tzen duen

zehaztea, hau da, zein da globalki darabilen estrategia, elka rrekin tza hori

zipriztin tzen edo barnebil tzen duena. Haverkatek aplika tzen du analisi modu

hau hainbat agindu, eskaera, erregu eta abar azter tzeko, eta ondoriozta tzen du

egin tza horiek ez direla benetako ilokuzio ekin tzak, baizik eta ilokuzio ekin tza

bakarraren aldakiak, egin tza inposa tzailearena.

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!