16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

tsi eta kon tzien tziarako: prezeptuak, Sakramentuak, Aginduak, dotrinaren

esen tziak, ai tzakiarik gabe jakin behar direnak. Horretatik asko dago, dudarik

gabe. Baina analisi sakonago batek diosku hizketa-egin tza mota horiek testuaren

fase eta une jakinetan ager tzen direla soilik. Hala, hasiera fasean eta garapenean;

nekezago, ostera, azkenean. Eta bukaerak iparrarena egiten du. Sermoian

azalpenak emango dira, konparazioak egingo, analogiak erabiliko,

adibideak ekarriko, anekdotak eta digresioak egingo... Joan-etorrika bata eta

bestea (garapen fasean nagusiki). Baina bukaera fasean beti helburu edo toki

berera i tzuliko da.

Azalpenak ematean, narrazio sekuen tzia luzeak txerta tzen dira; sermoiotako

idazleak erreproduzitu egiten ditu Jesukristoren hi tzak zuzeneko berbaldia

(estilo zuzena) edo zeharkako berbaldia (zehar estiloa) erabiliz. Garran tzitsua

den alderdi bat konstata tzen da horrela: testuotako idazlea Jesukristoren

legearen eta herriaren ( + beste apaiz ba tzuen ) artean koka tzen da “transmisio

katea” gisa, zubi lanak edo mediatizazio lanak eginez bi munduren artean:

Jakin tzaren edo komunitate espezializatuen, eta “ikasleen” artean. Sermoilariak

egiten du transmisio bat, Jacqueline Authierren (1982: 34) hi tzetan esateko:

“activité de diffusion, vers l’exterieur, de connaissances déjá produites et

circulant à l’intèrieur d’une communauté plus restreinte”. Horrek inplikazio

diskur tsibo ba tzuk ditu, besteak beste, edukiaren berformulazioa, dibulgazioaren

izenean:

[III 39] “Galde tzen dio bataya tzalleac: Urlia: ta oraiñ artu nai dezu batayoa?

Vis baptizari? Esaten balio bezala: aditu dezu, nola peleatu bear dan Demonioaren,

munduaren, eta gura charren contra: ezpadezu bio tzic iru e tsai oec garaitzeco,

biur zaitezque echera; e tzera alabaña gauza Jesu-Cristoren gudari, edo soldadu

izateco. Baña baldin prest, eta alai bazaude, au gucia eguiteco, ona ni ere

prest, zuri batayoa emateco.” (A 87)

Baina, horiek horrela, gure sermoietako esataria ez da “dibulga tzailea”, ez

da ari dibulgazio lanetan, edo horretan bakarrik behin tzat. Kontua kristaua

kristauagoa egitea da, hau da, motibaraztea, grina tzea, kosta ala kosta bide

onera (zerurako bidera) ekar tzea. Eta xede eta postulatu horien azpian kokatu

behar dira kristauaren ekin tza guztiak: bekatuak aitor tzea, sermoiak en tzutea,

sakramentuak har tzea, aginduak bete tzea, eta abar. Horiek guztiak jakitea eta,

are, egitea, gidari tza espiritualaren parte lirateke: bidean jar tzeko motibazio lirateke

gure esatariaren tzat.

Hizketa-egin tza deklaratiboei dagokionez, sermoilariak gogoratu egiten

ditu soilik, izan ere, beren autore tza Elizaren eskuetan dago. Noiz datoz eta

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!