16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

96

ARANTZA OZAETA

Oinarrizko erregela: esaten dena hala asumitu beharra dago. Daitekeena

da har tzailearen gustukoa ez izatea. Hori badaki sermoilariak.

– Testuinguru 1: aurretiaz ez dago errealitate erlijiosorik (moralik, gauza

fedezkorik...).

– Testuingurua 2: oraingo honetan errealitate erlijioso bat ageri da, eta

enun tziatu horri esker sor tzen da berau.

– Aldaketa kontestuala: errealitate erlijioso berri baten sorkun tza, horra.

Ikus daitekeenez, salbamen egitasmoari hizkun tza adierazpena egoki tzen

zaio; aser tzioen kasuan, kristau tzeko informazio baten berri ematen zen soilik.

Deklaratiboetan ordezkari tza eta bitartekari tza egiten da, baina “ozenago” egina

dago:

[III 8] “eta besteric esatea da heregia, eta, escomicu nagusiarequin Elizac

debecatua daucan, gauza, Anathema sit.” (A 14)

[III 9] “Ni naiz, ni bacarric zure Jaun Jaungoicoa. Orra zer esan zien Jaunak

Israeldarrai lenengo aguintean.” (B 9)

[III 10] “O tseguizu, ez ixildu: tronpeta baten eran eguizu deadar, eta adi tzera

eman guiozca tzu nere erriari bere becatuac” (B 3)

3.3.3. HIZKETA-EGIN TZA PRESKRIPTIBOAK

Proposizio edukia: zerbait positiboa egin beharra. Direktiboen baitakoa da.

Gerta tze erregela: daitekeena da har tzaileak/kristauak ez izatea horren berri

gaurkoturik. Eta normalena “araua” ez bete tzea da. Ohikoa da horrelako gauzak

gerta tzea, ahaztea.

Zin tzotasun erregela: ez da, seguruenik, har tzailea ahogoza tzekoa, baina

horixe da hizlariren konpromisoa. Izan ere “hu ts egiteko” arrisku erreala du

har tzaileak.

Oinarrizko erregela: onar tzen da egin tzaren asumi tzea har tzailearen betebeharretarik

dela, eta holakoak nekez direla gustukoak. Preskripzio horiek

erabat sinesgarriak dira.

Egokieraren noran tza: mundutik hi tzetara; jarrera eta ekin tzetatik, hizkun

tzara.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!