16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XII

HITZAURREA

tza azter zitekeela erretorika klasikoaren lagun tzarekin”. Horrela, aldi luze batez,

erretorika lagun, “eracusaldien” azterketari ekin zion. Niregana jo zuenean,

dagoeneko ehun orrialde baino gehiago ida tziak zituen, izenburu eta

guzti: “Agirre: Aita Zorro tza”.

Nolanahi ere, labur eta mugatu geratu zi tzaion erretorikaren bidea. Agirre

ez da tropo eta figura erretorikoetan abera tsa, holakoetarik badu ere. Sermoien

deskripzioari ekiteko beste talaia baten bila hasiko da. Beste planteamendu

teoriko-metodologiko baten bila. Ez du erretorika behin-betiko baztertuko,

zin tzilik u tziko baizik; beste hierarkia baten barruan kokatuko du gerora.

Xede, asmo eta irakurketa berriagoak tarteko, Interakzionismo Soziodizkur

tsiboa (ISD) deitu ikusmoldera eta metodologiara lerratuko da.

Bideguru tze honetan lanerako behar zuen koadro metodologikoa (“E txeak behar,

eta bideak ekarri”) Roulet et ali (2001) autoreek ekarriko diote. Oraingo

honetan, sermoiak hizkun tza-jarduera gisa hartuko dira, min tzairaren eta giza

jardueraren arteko elkarreragin espazioan. Hauxe da prin tzipio nagusia: “eracusaldietako”

sermoiak enun tziazio-baldin tza sozio-historiko jakinei lotuak

daudela erakustea. Beste hi tzetan esanik, komunikazio-egoera jakin batek

enun tziazioaren egitura harrapa tzen duela, eta muga tzen (linguistikoki eta

diskur tsiboki).

Helburua, baina, ez zuen/du eskura izan egileak. Ez da lerra-arriskurik

(irrist-arriskurik) gabeko erronka izan. Besteak beste, ez dugu gure artean ildo

honi jarraiki eginiko lanik, eta, beraz, hortik ezer gu txi izan du egileak bere

azterketaren xedea gauza tzeko. Halaz ere, ahalegindu da marko teoriko eta

metodologiko berriak azal tzen eta egoki tzen. Horrela, 5 modulu egin ditu

sermoien azterketari egiteko. Ohar bedi modulu horiek ez direla zerbait i txiak,

corpusa deskriba tzeko egindako hipotesiak baizik.

Lehen kapituluan koordenada biografiko eta espazial-kronologiko oinarriz ko

ba tzuk ematen zaizkigu. Labur esanda, sermoien egilearen inskripzio soziala.

Kapitulu hau sermoien testuinguru sozio-historikoa hobeto ezagu tzeko dago

jarria, praktika diskur tsibo jakin baten alderdi soziala hobeto karakteriza tzeko,

hain zuzen. Zertara datorkigu Asteasuko Erretorea? I tzala eman nahi zion sermoiari,

eta ospea Elizari eta Jaunaren lanari. Agirrek ere lan egin zuen A(d)

M(aiorem) D(ei) G(loriam) lelo pean, holako akronimorik erabili ez bazuen ere.

Lelo horren azpian buru-belarri borrokatu zen modernismoaren aurka. Ahozkotik

ida tzira pasa tzean, ho ts, sermoiak “litterae” bihur tzean, lotu egin nahi

zituen erlijioa eta artea. Agirre plan zabalago –ho ts, instan tzia diskur tsibo zabalago–

bateko partaide dugu, eta hortik izango du legitimazioa ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!