16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

[III 1] “Fedeco eguia da, eguin zuala Jaunac guizona bera ama tzeco, eta beticotasun

gucian berarequin batean Ceruan doa tsu izateco” (B 516)

[III 2] “Ala Jesu-Cristo sartu zan Apostoluetara, oec ceuden echeco ateac

ichiac arqui tzen baciran ere” (B 507)

[III 3] “Eguin guinduan bera ezagu tzeko, ezagututa ama tzeko…” (A 5)

[III 4] “..bidaldu zuan lurrera Aita beticoac bere Seme bacarra eta onec

eracu tsi cigun Aita gurearen otoiz” (A 6)

[III 5] “Emen iru gauza adi tzera eman nai dizqui tzut” (A 8)

[III 6] “Orra cer eracusten dizun dotrinac, Sacramentu guzien gañean” (A 20)

[III 7] “gauza bearra da beiñ, ta berriz, eta ascotan azal tzea, eta aguer tzea

dotrinac emen eracusten diguna” (A 20)

Goiko adibideetan ikusten den bezala, azalpenak edo explicandak egonik

(“eracu tsi”, “adi tzera eman”, “azal tzea” eta abar), esan genezake irakastea eta

jakin tza barreia tzea direla xede nagusi. Nolanahi ere, konklusio par tziala litzateke

hori. Nekez esan daiteke sermoietako hizlariak rol dibulga tzailea duenik

soilik, edota hi tz sakratuaren hedapena egiten duela soilik. Bitartekari lanetan

ari da, bai, baina kontua ez da soilik herritarra eta kristaua jakitun(ago) egitea,

edota aditu(ago). Kontu honek berebiziko garran tzia izango du makro-egin tza

edo sermoiaren hizketa-egin tza nagusia zehaztean. Zerbait aurreratu alde esango

dugu, gure ustez, sermoien helburua ez da tzala ezagu tzen eta jakin tzen dibulgazioa

egitean, nahiz eta baden ikasketa edo erlijioaren ezagu tza dogmatiko

nagusien irakaspena (Sakramentuak, Aginduak, eta abar). Helburua, ahatik,

biho tza, barrua (“arima”) alda tzea da. Zen tzu honetan, sermoiek makro-egintza

berezia eta bere-berea dute. Ez dira dotrina edo katekisma saioak.

3.3.2. HIZKETA-EGIN TZA DEKLARATIBOAK

Proposizio edukia: zerbaiten eraikun tza egiten da hi tzez. Egokieraren

noran tza, mundutik hi tzetarakoa eta hi tzetatik mundurakoa.

Gerta tze erregela: esaten dena errealitatea bera da, hari lotuta dago erabat.

Zin tzotasun erregela: esataria doituta dago hizketa-egin tza horiek egiteko,

legitimatuta. Baldin tza psiko-sozialak bete tzen dira. Sermoilariak, izan ere,

enun tziatu horien berri ematen du, baina “gogora-araziz”, transmisore eta lekuko

lanak eginez.

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!